Entradas

Mostrando entradas de febrero, 2019

2019ko otsailak 19 eta 20, astearte eta asteazkena.

Kaixo, kaixo! Aste hau bisiten astea izandu denez, ez dugu klaserik eduki. Egun hauetan, moduloko lana egiteko behaketak egitera joan gara eskoletara. Gure kasuan,  Donostiako Zurriola ikastetxera joan gara eta goizeko 9etatik eguerdiko 12ak arte egon gara, hau da, haurrak ikastetxera sartzen direnetik bazkaltzera joaten diren arte. Bertan, "konfiantzaren pedagogia" deituriko metodologia erabiltzen hasi dira, eta interesgarria izandu da eredu berri hori ezagutzea. Ikastetxe honetan bi urtetik bost urterako haurrak daude, eta guk adin-tarte guztietako haurrekin egoteko aukera izandu dugu, baita psikomotrizitateko saio batean parte hartzeko aukera ere. Orain, behatutakoa idazteko ordua da. Lanak bi zati nagusi izango ditu: Behatutakoaren deskribapena, non ikusitakoa idatziko dugun, eta bestea, analisia (behatutakoa teoriarekin lotzea, txantiloien bidez). Oso aste interesgarria izandu da, lehenengo aldiz eskola bateko kideekin interakzionatzeko aukera izan dudalako. Es...

2019ko otsailak 13, asteazkena.

Imagen
EGUNON! Gaurko saioan ere kurrikulumaren inguruan aritu gara. Hasteko, hiru kurrikulum mota daude: ezkutua (idatzita egon ez arren emaeten den baloreen transmisioa), ofiziala (idatzita dagoena) eta erreala (benetan ematen dena). Bestetik, kurrikulumak hainbat maila dauzka eta mailaketa hau piramide baten bidez azaldu daiteke: Kurrikulum bat oso konplexua da eta haibat adiera dauzka. Latinetik, bidea esan nahi du. Pedagogiaren aldetik berriz, Teoriaren eta Praktikaren arteko bitartekaria da. Kurrikulumak hainbat definizio eduki arren, hau ulertzeko moduak ondorengoak dira: EDUKIAK: zer landu behar den jasotzen du. ERREPRESENTAZIOA: edukiak nola gauzatu behar diren. PLANIFIKAZIOA: kurrikulumaren bost arloak barne-hartzen ditu, hau da, estrategiak. helburuak, metodologia, edukiak eta ebaluazioa. ERREALITATE INTERAKTIBOA: ikasgelako aldagaiaren bidez sortzen diren komunikazio eta esperientziak dira. Bestetik, kurrikulumak bost oinarri dauzka: IZAERA FILOSOFIKOA: mundu...

2019ko otsailak 12, asteartea.

Kaixo! 👀 Gaurko klasean sei irakurgai (237/2015 dekretua) irakurri ditugu Haur Hezkuntzako curriculumaren inguruan: Ikasteko testuingu askotarikoak antolatzea, eginkizun partekatua, aniztasunaren zaintza, segurtasun afektiboa, metodologia konpetentzien araberako hezkuntzaren ikuspegia eta hezitzaile taldearen esku-hartze estiloa. Horietan, Haur Hezkuntzan ezartzko hainbat zeregin irakurri ditugu, adibidez: denbora eta espazioaren antolaketa, haurren beharrei egokitzea eta hauen ongizateari erreparatzea. Aniztasuna guztiok desberdinak izatean datza. Bestalde, atxikimendu figura zein garrantzitsua den ere ikusi dugu, haurraren segurtasun afektiboa aurrera eramateko momentuan. Azkenik, ikusi dugu metodologia bat hautatzeko momentuan kontuan eduki beharrak ditugula koherentzia, taldearen izaera, baliabideak... Irakurketa honen ondoren pedagogoen lanarekin hasi gara. Taldetan banatu eta informazioa bilatzen hasi gara, gure kasuan, Waldorf eta Summerhill eskolak. Gaurko ...

2019ko otsailak 6, asteazkena.

Egun on! Gaurko saio teorikoan historian zehar bidaia bat egiten aritu gara. Ikusi dugunez iraganean, hezkuntzari dagokionez, ez ziren Amerika, Afrika edota emakume eta pobreak aipatzen. Baina, hezkuntza ez dago eskolarizazioarekin bakarrik lotzen. Hezkuntza arlo askotan ematen da: etxean, eskolan, kalean, imitatuz,... Afrikan adibidez, baliabide ezberdinak dauzkate baina guztiek ikasten dute zerbait, esate baterako, etxeak egiten, eta hori heziketa mota bat izango litzakete. Iraganean, emakumeak ez zeuden eskolarizatuak baina etxean, gainerako emakumei ikusi eta imitatuz etxeko zereginak egiten ikasten zuten, eta horrela hezten ziren. Hezkuntzaren inguruko definizio bat bilatzen geundelarik, ikusi dugu hau hainbat boteren menpe egondu dela. Iraganean, elizak zeukan kontrol osoa eta orain, elizaren kontrol hori asko gutxitu den arren gobernuak zeresan handia dauka. Gainera, nahiz eta hainbat kulturatan eskolarizazioa nahitaezkoa izan, oraindik ere haur asko daude mund...

2019ko otsailak 5, asteartea.

Kaixo kaixo! Gaurko saioa orain arte emandakoa errepasatzen hasi dugu. Gehien bat kutxen gaian aritu gara, eta baliabide hori nola erabili komentatu dugu, hau da, nola eman dezakegun saio bat teknika horrekin. Komentatu dugu, gaiari sarrera emateko ongi dagoela kutxaren teknika, baina horrez gain beste zenbait metodologia ere beharrezkoak direla. Klasean emandako adibidea kontuan izanik, honako saio hau irudikatu dugu: Haur batek bere ama haurdun dagoela eta, horren inguruko informazioa daukan kutxa bat eraman du klasera (moldatu beharreko "arazo" bat da hau). Honi esker, irakasleak giza ugalketaren gaiari sarrera eman ahal izan dio, eta ikasleen jakintza zabaltzeko, zenbait beste ekintza egin ditzateke, adibidez, marrazkiak, lan kolektiboak... baina ikaskuntza horren bidean, beste arazo batzuk ere aurki ditzakegu, esate baterako, giza-ugalketa animalienarekin parekatzea. Beraz, kutxaren teknikarekin egindako klase honen irudikapenarekin ondorengoa ondoriozta dezakegu: Ku...

2019ko urtarrilak 30, asteazkena.

Gaurko saio teorikoan artikulu bat irakurri dugu eta irudien bidez curriculum ezkutua lantzen jarraitu dugu. https://egela1819.ehu.eus/pluginfile.php/1496978/mod_resource/content/1/argazkiak.pdf Esteka honetan dauden irudiak izan dira landu ditugunak. Oraingoan, hainbat gai ezberdin landu ditugu. Lehenik eta behin, erlijioaren gaiaren inguruko irudi bat ikusi genuen, non nahiz eta erlijio askatasuna adierazten den, irudi horren atzean erreferentzia gehiago egiten zaio kristau erlijioari laizismoari baino. Beste irudi batzuk metodologiari zuzenduta zeuden. Batean ikusten zen irakasleak "gogorik gabe" erakusten duela, haurren motibazioa kontuan izan gabe, bera delako irakasteko motibazioa falta duen lehenengoa. Eta beste batean berriz, haur zigortu bat azaltzen zen, arbelean "no debo ser violento el la escuela" idazten, irakasleak pistola batekin zuzentzen zion bitartean. Aurreko blog batean aipatutako ideia errepikatzen da berriro, hau da, irakatsi izanak ez du ...

2019ko urtarrilak 29, asteartea.

Kaixo berriro! Gaurko saioan "Si no tuviéramos escuelas infantiles..." Vicenç Arnaiz-en gogoeta irakurri eta landu dugu. Idatziaren hasieran dauden hitz gakoak hauek dira: haurtzaroa, identitatea, familia eta sozializazioa. Gogoetari ekinez, orokorrean haur eskolak egongo ez balira haurtzaroa eta beraz, gizartea nolakoa izango lirateken hausnartzen da. Adibidez, eskolarik egongo ez balitz haurrek soilik gurasoek transimititutako ideiak jasoko lituzkete, mundua ikuspuntu bakarrez begiratuz. Gainera, ez lirateke gainerako haurrekin kontaktuan egongo eta ondorioz, ez lituzkete bere mailako emozio, pentsamendu, sentimendu, eta abar ezberdinak ezagutuko. Bestalde, mundua uniformeagoa izango litzateke, ez genituelako bakoitzaren ikuspuntuak elkarbanatuko. Artikuloa honako esaldi honekin amaitzen da: "si no tuviéramos escuelas infantiles, nos las volveríamos a inventar". Nik ideia horrekin gelditu nahiko nuke. Eskolak beharrezkoak dira. Haur bat txikia denean guraso...

2019ko urtarrilak 23, asteazkena.

Kaixo berriro ere! Gaurko curriculumaren inguruan aritu gara. Lehenik eta behin, badauden curriculum ezberdinak identifikatu ditugu: curriculum ofiziala (bertan eman beharreko materia, metodologia, helburuak, baliabide didaktikoak eta ebaluazioaren prozedura azaltzen dira) eta ezkutuko curriculuma (curriculum ofizialean azaltzen ez diren baina errealitatean zeharka ematen diren balore, portaera, jakintza... barne hartzen ditu). Ondoren, zenbait irudiren bidez curriculum ezkutua zenbaterainokoa den ikusi dugu, bai hezkuntzan, baita geure eguneroko bizitzan ere. Hauek dira ikusitako irudien hiru adibide:            1- https://encrypted-tbn0.gstatic.com/images?q=tbn:ANd9GcTdUbKkNlKqO4tfnFPpXr-ae8NRgY0frLzW-EvbVOS9IG5IIGYd Bertan ikus dezakegunez, ez da haurraren motibazioa sustatzen eta gainera ikaslea pasiboa da. Honi gehitu, teoriatik praktikara ez dagoela loturarik eta irakasleak "ilusio faltsuak" egiten dizkiela ikasleei.   ...

2019ko urtarrilak 22, asteartea.

Kaixo lagunok! Gaurko saioan "Cajas de la vida: paisajes que nos narran." artikulua irakurri dugu. Kutxa horiek norberaren bizipenez beterik daude. Hauen azken helburua elkar hobeto ezagutzea da. Adibidez, klaseko lehen egunean irakasleak bere buruaren aurkezpena egin dezan lagungarria izan daiteke kutxa erabiltzea. Hala ere, kutxen erabilpenaz gain beste zenbait baliabide ere aipatu genituen aurpezpen horretarako, besteak beste, musika, dantza edota txontxongiloak. Bestetik, haurrek ere bere bizipenen kutxak egin ditzakete, bakoitzak bere protagonismo momentu bat edukiz eta besteena errespetatzen ikasiz. Gainera, kutxen bidez ikuspuntu ezberdinak lantzen dira eta gai bati sarrera eman eta hori lantzeko ere erabilgarriak dira. Adibidez, klasean jarri genuen adibide honen kasua: Haur batek bere kutxan txikia zeneko argazki bat sartu du, eta klasekideen aurrean irakustean haurra orain handiagoa dela konturatu dira. Horrela, neurrien gaiari sarrera ematen dio irakasleak, e...

ONGI ETORRI!!

Kaixo lagunok! Ni Maiana Sein naiz, Haur Hezkuntzako lehenengo mailako ikasle bat. Blog honetan Didaktika Orokorreko klase bakoitzean eman duguna nire hitzekin adieraziko dizuet. Bestalde, sarrera bakoitzean hausnarketa txiki bat egiten saiatuko naiz, emandakoaren inguruan beti ere. Espero dut lagungarria eta zuen gustukoa izatea. Eskerrik asko .👋👋