2019ko urtarrilak 22, asteartea.

Kaixo lagunok! Gaurko saioan "Cajas de la vida: paisajes que nos narran." artikulua irakurri dugu.

Kutxa horiek norberaren bizipenez beterik daude. Hauen azken helburua elkar hobeto ezagutzea da. Adibidez, klaseko lehen egunean irakasleak bere buruaren aurkezpena egin dezan lagungarria izan daiteke kutxa erabiltzea. Hala ere, kutxen erabilpenaz gain beste zenbait baliabide ere aipatu genituen aurpezpen horretarako, besteak beste, musika, dantza edota txontxongiloak.

Bestetik, haurrek ere bere bizipenen kutxak egin ditzakete, bakoitzak bere protagonismo momentu bat edukiz eta besteena errespetatzen ikasiz. Gainera, kutxen bidez ikuspuntu ezberdinak lantzen dira eta gai bati sarrera eman eta hori lantzeko ere erabilgarriak dira. Adibidez, klasean jarri genuen adibide honen kasua: Haur batek bere kutxan txikia zeneko argazki bat sartu du, eta klasekideen aurrean irakustean haurra orain handiagoa dela konturatu dira. Horrela, neurrien gaiari sarrera ematen dio irakasleak, eta haurrek ere errazago hartzen dute parte.

Artikuluan irakurri dugun beste atal batean Jerome Brunner-ek (1997) aipatutako zenbait gauza ere komentatu genituen. Bertan esaten duenez, baikoitzak eraikitzen dugu norberaren "pelikula", eta baita, geure inguruarena ere. Horretan geundela, albistegien inguruan hitz egiten hasi ginen. Bertan aipatu genuen telebista kate bakoitzak bere ikuspuntuak dauzkala eta jendearengan eragina izan dezaten albistegiak manipulatu egiten dituztela zenbaitetan. Modu horretan, bere ideologiak ere txertatzen dituzte.

Klasearen amaieran bakoitzak bere ekarpena egin genuen, egun horretan ikasitako gauza bat aipatuz eta nire ondorioa hau izan zen: narrazioak egiteko momentuan, gelan aipatutako telebisten adibidean oinarrituta, hainbat baliabide erabiltzen dira entzuleen-ikusleen sentimenduetan eragiteko.


Eskerrik asko irakurtzeagatik eta hurrengo sarreran egongo gara!

Comentarios

Entradas populares de este blog

2019ko otsailak 27, asteazkena. (PEDAGOGOEN AURKEZPENAK)

2019ko apirilak 10, asteazkena. (UNITATE DIDAKTIKOEN AURKEZPENAK)