2019ko urtarrilak 29, asteartea.
Kaixo berriro! Gaurko saioan "Si no tuviéramos escuelas infantiles..." Vicenç Arnaiz-en gogoeta irakurri eta landu dugu.
Idatziaren hasieran dauden hitz gakoak hauek dira: haurtzaroa, identitatea, familia eta sozializazioa.
Gogoetari ekinez, orokorrean haur eskolak egongo ez balira haurtzaroa eta beraz, gizartea nolakoa izango lirateken hausnartzen da.
Adibidez, eskolarik egongo ez balitz haurrek soilik gurasoek transimititutako ideiak jasoko lituzkete, mundua ikuspuntu bakarrez begiratuz. Gainera, ez lirateke gainerako haurrekin kontaktuan egongo eta ondorioz, ez lituzkete bere mailako emozio, pentsamendu, sentimendu, eta abar ezberdinak ezagutuko. Bestalde, mundua uniformeagoa izango litzateke, ez genituelako bakoitzaren ikuspuntuak elkarbanatuko. Artikuloa honako esaldi honekin amaitzen da: "si no tuviéramos escuelas infantiles, nos las volveríamos a inventar".
Nik ideia horrekin gelditu nahiko nuke. Eskolak beharrezkoak dira. Haur bat txikia denean gurasoak dira eskolaren beharra zalantzan jartzen dutenak, eta haurra handituz doan heinean bera da eskolara geroz eta gogo gutxiagorekin joaten dena. Beraz, garrantzitsua iruditzen zait eskolak daukan garrantzia zabaltzea bai norberaren garapenerako, baita gizartearen garapenerako ere.
Azkenik, aurreko sarreraren antzera honetan ere saioaren amaieran ateratako ideaia zein izan den esango dizuet: Eskolak haurraren heziketa zabaltzen du, hau da, etxean eman dioten heziketaren osagarria da eskola. Horregatik, hezkuntza aurrera eramateko bi testuinguruak dira ezinbestekoak, besteak beste.
Eskerrik asko!

Comentarios
Publicar un comentario