2019ko otsailak 19 eta 20, astearte eta asteazkena.
Kaixo, kaixo!
Aste hau bisiten astea izandu denez, ez dugu klaserik eduki.
Egun hauetan, moduloko lana egiteko behaketak egitera joan gara eskoletara. Gure kasuan, Donostiako Zurriola ikastetxera joan gara eta goizeko 9etatik eguerdiko 12ak arte egon gara, hau da, haurrak ikastetxera sartzen direnetik bazkaltzera joaten diren arte. Bertan, "konfiantzaren pedagogia" deituriko metodologia erabiltzen hasi dira, eta interesgarria izandu da eredu berri hori ezagutzea. Ikastetxe honetan bi urtetik bost urterako haurrak daude, eta guk adin-tarte guztietako haurrekin egoteko aukera izandu dugu, baita psikomotrizitateko saio batean parte hartzeko aukera ere.
Orain, behatutakoa idazteko ordua da. Lanak bi zati nagusi izango ditu: Behatutakoaren deskribapena, non ikusitakoa idatziko dugun, eta bestea, analisia (behatutakoa teoriarekin lotzea, txantiloien bidez).
Oso aste interesgarria izandu da, lehenengo aldiz eskola bateko kideekin interakzionatzeko aukera izan dudalako.
Eskerrikasko eta hurrengora arte!!!

Comentarios
Publicar un comentario