2019ko otsailak 13, asteazkena.
EGUNON!
Gaurko saioan ere kurrikulumaren inguruan aritu gara.
Hasteko, hiru kurrikulum mota daude: ezkutua (idatzita egon ez arren emaeten den baloreen transmisioa), ofiziala (idatzita dagoena) eta erreala (benetan ematen dena). Bestetik, kurrikulumak hainbat maila dauzka eta mailaketa hau piramide baten bidez azaldu daiteke:
Kurrikulumak hainbat definizio eduki arren, hau ulertzeko moduak ondorengoak dira:
Gaurko klase teorikoari amaiera emanez, "Austinen tximeleta" deituriko bideoa ikusi genuen:
Austin's Butterfly: Building Excellence in Student Work from EL Education on Vimeo.
Bideoan, zuzenketa eraikitzaile bat nola egin ikusi ahal izan dugu. Oinarri hau beraz, aurrerago eging ditugun aurkezpenetan erabiliko duguna izango da, ongi egindakoa esan eta zuzenketak proposatuz.
Eskerrik asko beste egun batez nire sarrera irakurtzeagatik.👋
Gaurko saioan ere kurrikulumaren inguruan aritu gara.
Hasteko, hiru kurrikulum mota daude: ezkutua (idatzita egon ez arren emaeten den baloreen transmisioa), ofiziala (idatzita dagoena) eta erreala (benetan ematen dena). Bestetik, kurrikulumak hainbat maila dauzka eta mailaketa hau piramide baten bidez azaldu daiteke:
Kurrikulum bat oso konplexua da eta haibat adiera dauzka. Latinetik, bidea esan nahi du. Pedagogiaren aldetik berriz, Teoriaren eta Praktikaren arteko bitartekaria da.
- EDUKIAK: zer landu behar den jasotzen du.
- ERREPRESENTAZIOA: edukiak nola gauzatu behar diren.
- PLANIFIKAZIOA: kurrikulumaren bost arloak barne-hartzen ditu, hau da, estrategiak. helburuak, metodologia, edukiak eta ebaluazioa.
- ERREALITATE INTERAKTIBOA: ikasgelako aldagaiaren bidez sortzen diren komunikazio eta esperientziak dira.
- IZAERA FILOSOFIKOA: mundua ulertzen dugun arabera hezkuntza mota bat edo bestea ezartzen da. Honen barnean aurkitzen dira, besteak beste, konpetentziak, helburuak edota baloreak.
- TESTUINGURU SOZIALA: hezkuntza, kultura baten barnean dago eta honen arabera ezartzen dira, adibidez, arautegiak.
- EPISTEMOLOGIA, JAKINTZA ZIENTIFIKOA: oinarri honen barruan daude edukiak, ikasteko modua, aurrerapenak (ezagutza zientifikoa, disziplinartekotasuna, eta abar.),...
- EZAGUTZA PSIKOLOGIKOA: hau da, ikaslearen garapen psikologikoa, irakaslearen izaera psikologikoa eta ikaskuntza kontzeptua.
- PEDAGOGIA: hezkuntza aurrera eramateko eredu teorikoa da: konpetentziak, denbora, espazioa, metodologia,...
Gaurko klase teorikoari amaiera emanez, "Austinen tximeleta" deituriko bideoa ikusi genuen:
Bideoan, zuzenketa eraikitzaile bat nola egin ikusi ahal izan dugu. Oinarri hau beraz, aurrerago eging ditugun aurkezpenetan erabiliko duguna izango da, ongi egindakoa esan eta zuzenketak proposatuz.
Eskerrik asko beste egun batez nire sarrera irakurtzeagatik.👋
Comentarios
Publicar un comentario