2019ko urtarrilak 23, asteazkena.

Kaixo berriro ere! Gaurko curriculumaren inguruan aritu gara.

Lehenik eta behin, badauden curriculum ezberdinak identifikatu ditugu: curriculum ofiziala (bertan eman beharreko materia, metodologia, helburuak, baliabide didaktikoak eta ebaluazioaren prozedura azaltzen dira) eta ezkutuko curriculuma (curriculum ofizialean azaltzen ez diren baina errealitatean zeharka ematen diren balore, portaera, jakintza... barne hartzen ditu).

Ondoren, zenbait irudiren bidez curriculum ezkutua zenbaterainokoa den ikusi dugu, bai hezkuntzan, baita geure eguneroko bizitzan ere. Hauek dira ikusitako irudien hiru adibide:

           1-https://encrypted-tbn0.gstatic.com/images?q=tbn:ANd9GcTdUbKkNlKqO4tfnFPpXr-ae8NRgY0frLzW-EvbVOS9IG5IIGYd Bertan ikus dezakegunez, ez da haurraren motibazioa sustatzen eta gainera ikaslea pasiboa da. Honi gehitu, teoriatik praktikara ez dagoela loturarik eta irakasleak "ilusio faltsuak" egiten dizkiela ikasleei.

           2-https://blogger.googleusercontent.com/img/b/R29vZ2xl/AVvXsEgX43IiCYKYUWx-rudE06m5zO6vjvfIfBoF1Le1lfknMTzeu28_Er8Il6NVz0nQtASsjIRkCsqE_WsgsBgCowYiPHMPvQ-MKEL05oRYkM6gaBpCRTSHtq442-DmdFtokyLmraVjMQ_OAEk/s320/comic6.jpg Beste komiki honetan, ikastearen eta irakastearen arteko desberdintasuna nabarmentzen da, hau da, irakasteak ez du esan nahi ikasi denik. Hau hezkuntzarekin loturik, egungo hezkuntza sistema gehiago zuzendua dago edukiak irakastera, horiek ikasi eta barneratzera baino. Ondorioz, askotan ikasleei irakasten zaienak ez du berekin inolako loturarik, horrela, materia ulergaitza eginez.

           3-https://encrypted-tbn0.gstatic.com/images?q=tbn:ANd9GcQdjkxoQ8ZUIrmNVHAWO9Z2HWlN0W3uagjTyDcHI6E_LVHzCcEEWA Azken honetan espektatiben gaia lantzen da. Haurrak daukan jarrera behin baino gehiagotan errepikatzen da errealitatean, irakaslearen nahiak asetzea helburu izanik. Askotan ikasleio garrantzitsuagoa iruditzen zaigu irakasleen espektatibak betetzea geure ongizateari erreparatzea baino. Eta bestalde, ikasgela uniformatuaren ideia ere azaltzen du, irakaslearen nahia haur guztiak berdin egotea delako.

Sarrera honi amaiera emateko, saio honetan ateratako ideia helaraziko dizuet: Curriculum ezkutua zeharka ematen dena da, hau da, ez dago idatzita. Beraz, askotan guk uste gabe curriculum ezkutuko ideia bat transmititzen ari digute eta guk nahigabe barneratzen dugu hori, adibidez, mikromatxismoak.

Eskerrik asko gaurko sarrera irakurtzeagatik eta hurrengora arte!

Comentarios

Entradas populares de este blog

2019ko otsailak 27, asteazkena. (PEDAGOGOEN AURKEZPENAK)

2019ko apirilak 10, asteazkena. (UNITATE DIDAKTIKOEN AURKEZPENAK)