2019ko otsailak 6, asteazkena.
Egun on!
Gaurko saio teorikoan historian zehar bidaia bat egiten aritu gara. Ikusi dugunez iraganean, hezkuntzari dagokionez, ez ziren Amerika, Afrika edota emakume eta pobreak aipatzen. Baina, hezkuntza ez dago eskolarizazioarekin bakarrik lotzen. Hezkuntza arlo askotan ematen da: etxean, eskolan, kalean, imitatuz,... Afrikan adibidez, baliabide ezberdinak dauzkate baina guztiek ikasten dute zerbait, esate baterako, etxeak egiten, eta hori heziketa mota bat izango litzakete. Iraganean, emakumeak ez zeuden eskolarizatuak baina etxean, gainerako emakumei ikusi eta imitatuz etxeko zereginak egiten ikasten zuten, eta horrela hezten ziren.
Hezkuntzaren inguruko definizio bat bilatzen geundelarik, ikusi dugu hau hainbat boteren menpe egondu dela. Iraganean, elizak zeukan kontrol osoa eta orain, elizaren kontrol hori asko gutxitu den arren gobernuak zeresan handia dauka. Gainera, nahiz eta hainbat kulturatan eskolarizazioa nahitaezkoa izan, oraindik ere haur asko daude munduan zehar ezin izaten direnak eskolarizatu.
Iritsi da aste honetako sarreren amaiera, eta hau da gaurko klasean ateratako ideietako bat: Hezkuntza ez dago eskolarizazioarekin lotuta. Hau da, askotan norberaren testuinguruak eskolak berak baino eragin gehiago dauka bakoitzaren heziketan. Horregatik, heziketa eta hezkuntzari buruz hitz egiten dugunean mundu guztia eduki beharra da kontuan, ez soilik heziketa akademikoa jasotzen dutenak.

Comentarios
Publicar un comentario