2019ko urtarrilak 30, asteazkena.
Gaurko saio teorikoan artikulu bat irakurri dugu eta irudien bidez curriculum ezkutua lantzen jarraitu dugu.
https://egela1819.ehu.eus/pluginfile.php/1496978/mod_resource/content/1/argazkiak.pdf Esteka honetan dauden irudiak izan dira landu ditugunak. Oraingoan, hainbat gai ezberdin landu ditugu. Lehenik eta behin, erlijioaren gaiaren inguruko irudi bat ikusi genuen, non nahiz eta erlijio askatasuna adierazten den, irudi horren atzean erreferentzia gehiago egiten zaio kristau erlijioari laizismoari baino.
Beste irudi batzuk metodologiari zuzenduta zeuden. Batean ikusten zen irakasleak "gogorik gabe" erakusten duela, haurren motibazioa kontuan izan gabe, bera delako irakasteko motibazioa falta duen lehenengoa. Eta beste batean berriz, haur zigortu bat azaltzen zen, arbelean "no debo ser violento el la escuela" idazten, irakasleak pistola batekin zuzentzen zion bitartean. Aurreko blog batean aipatutako ideia errepikatzen da berriro, hau da, irakatsi izanak ez du esan nahi ikasi duenik.
Gainerako irudiak genero desberdintasuna erakusten zuten, genero femeninoa beti kaltetua egonik. Hori, eskolan ematen den materian argi gelditzen da, gehienetan aipatzen diren figura historiakoak gizkonak direlako. Bestetik, zenbait hizkuntzetan maskulino eta femeninoa desberditzen dira, baina espazio berdin batean bi generoak badaude, modu orokorrean hitz egiteko modu maskulinoan egiten da. Biolentzia ere ikusi genuen irudi batean, non anai-arrebak aita eta amatan jolasten zeudelarik anaiak arreba jotzen zuen. Anaiak bere ekintza justifikatzeko ondoko hau esaten zuen: "solo jugamos a papás y a mamás". Hau da, haurrek gehienetan etxean ikusten dutena errepikatzen dute.
Irakurri dugun artikulua hau izandu da: https://egela1819.ehu.eus/pluginfile.php/1496921/mod_resource/content/0/EL%20CURRICULUM%20OCULTO.PDF Artikulu hau curriculum ezkutuaren gaia lantzeko osagarria izandu da, eta bertan ikusi dugu eskolan dauden apaingarriek ere ezkutuko mezua helarazten dutela, baita uniformea eramateak ere, hitzak dioen bezala, uniformatzeko erabiltzen delako.
Sarrerari amaiera emanez, emen duzue saio honen ideia bat: gu konturatu gabe zeharka mezu matxistak jasotzen ditugu, bai eskolan eta baita geure egunerokotasunean ere. Horri aurre egiteko, zeharkako mezu txikiei ere erreparatu beharra zaio, ez delako nahikoa guztiok argi ikusten ditugun gauzak aldatzearekin.

Comentarios
Publicar un comentario