2019ko otsailak 12, asteartea.
Kaixo! 馃憖
Gaurko klasean sei irakurgai (237/2015 dekretua) irakurri ditugu Haur Hezkuntzako curriculumaren inguruan: Ikasteko testuingu askotarikoak antolatzea, eginkizun partekatua, aniztasunaren zaintza, segurtasun afektiboa, metodologia konpetentzien araberako hezkuntzaren ikuspegia eta hezitzaile taldearen esku-hartze estiloa. Horietan, Haur Hezkuntzan ezartzko hainbat zeregin irakurri ditugu, adibidez: denbora eta espazioaren antolaketa, haurren beharrei egokitzea eta hauen ongizateari erreparatzea. Aniztasuna guztiok desberdinak izatean datza. Bestalde, atxikimendu figura zein garrantzitsua den ere ikusi dugu, haurraren segurtasun afektiboa aurrera eramateko momentuan. Azkenik, ikusi dugu metodologia bat hautatzeko momentuan kontuan eduki beharrak ditugula koherentzia, taldearen izaera, baliabideak...
Irakurketa honen ondoren pedagogoen lanarekin hasi gara. Taldetan banatu eta informazioa bilatzen hasi gara, gure kasuan, Waldorf eta Summerhill eskolak.
Gaurko egunean ikasitakoari dagokionez, ondorengoa azpimarratu nahiko nuke: Irakasleak izaten garenean, garrantzitsua da haur bakoitza behatzea bere beharrak, dohainak, izaera, eta abar ezagutzeko. Baina, are garrantzutsua da taldea behatzea ere. Haur eta pertsona guztiok desberdinak gara, eta hortara egokitzeko garrantzitsua da bakoitzaren izaera ikustea eta denentzat egokia izango den ingurua sortzea.
Eskerrik asko beste behin ere!

Comentarios
Publicar un comentario