Entradas

Mostrando entradas de marzo, 2019

2019ko martxoak 26 eta 27, asteartea eta asteazkena.

Egunon!!! Aste honetako saioak unitate didaktikoa egiteko utzi dizkigu. Gure taldeak ( Zingira taldea : Oihane, Naiara, Andrea, Alazne eta ni), aurretik esan dudan bezala, minbiziaren gaia lantzeko unitate didaktikoa egingo du. Hainbat jarduera proposatu ditugu haurrekin gai hau lantzeko, helburuak , haurrek gaia ezagutzea, gaiari normaltasuna ematea eta ematen ahal diren salbuespenak ulertzea izanik. Egingo dugun aurkezpenari dagokionez, rol-playing   bat egingo dugu. Lehenik eta behin, tutoreak arazo egoera azalduko du eta gero, zuzendariarekin hitz egitera joango da. Ondoren, irakasle-bulegoan irakasle guztiak elkartuko dira eta denen artean gaia landu eta unitate didaktikoa sortuko dute. Talde honekin egiten dudan bigarren lana da hau, eta ikusi dut lehenengo lanetik bigarren honetara aldaketa bat eman dela. Hobeto ezagutzen gara eta beraz, antolakuntza hobea izan dugu eta elkarren ideiak hobeto ulertzea lortu dugu. Hauxe da sarrera honen amaiera, hurrengo astea...

2019ko martxoak 20, asteazkena.

Kaixo, hemen naiz berriro ere👀 Gaurkoan unitate didaktikoak lantzen jarraitu dugu. Talde bakoitzak jada bere unitate didaktikorako gaia zehaztua izanik, zenbait adibide ikusten hasi gara. Gero, teoria pixka bat ikusi dugu eta  aurreko saiokoarekin jarraituz, konpetentziak berrikusi ditugu. Gaurkoan ordea, unitate didaktikoak egiterako orduan helburu eta edukiak nola formulatzen dire ere ikasi dugu. Konpetentziekin hasiz, lehenengo zeharkako konpetentziak ikusi ditugu (elkarbizitzako konpetentzia, konpetentzia digitalak, ikasten ikastea...) eta ondotik konpetentzia orokorrak. Hau sakonago ikusi nahi izanez gero, aurreko sarreran azalpen eta eskema batzuk dauzkazue ( 2019-03-13 ) Jarraitzeko, zenbait adibide zehatz aztertu ditugu. Lehenengo, konpetentziak ikusi ditugu: alde batetik, zeharkakoak (elkar bizitzako konpetentzia, konpetentzia digitalak, ikasten ikastea) eta orokorrak. Gero, helburu didaktikoak ikusi ditugu, hau da, ikasleak zer ikasi behar duen. Bi ga...

2019ko martxoak 19, asteartea (JAI EGUNA)

Imagen
Gaur, San Jose (Aitaren eta zurginaren eguna) dela eta, ez dugu klaserik eduki. Ongi pasatu eguna!      

2019ko martxoak 13, asteazkena.

Imagen
Egun on! Gaurko saioan unitate didaktikoaren inguruko teoria pixka bat ikusi dugu eta hau labur-labur azalduko dut. Batik bat, konpetentzietan eta metodologian zentratu gara. Eta bestalde, talde bakoitzek bere unitate didaktikoa egiteko arazo egoera zein izango den aurkeztu du. Gure kasuan aukeratu dugun arazo egoera ondorengoa da: 5 urteko gelan haur bati minbizia detektatu diote, eta gainerako haurrei egoeraren inguruko zalantzak sortu zaizkie. Saio teorikoan barneratuz, ikusi dugunez, hezkuntzaren barnean, paradigma aldaketa eman da, iraganeko hezkuntza pasibo eta itxitik oraingo konpetentzietan oinarritutako hezkuntzara eta hezkuntza aktibora. Hala ere, hezkuntza beti gizarte motaren araberakoa dela kontuan izan beharra dugu. Beraz, konpetentzietan barneratuz, konpetentzien araberako hezkuntzan hainbat jakintza dira bateragarriak, batik bat, neurozientziaren aurrerapenak, sormena, adimen anitzak, pentsamendu kritikoa, lankidetza, teknologia digitalen eboluzioa, ete...

2019ko martxoak 12, asteartea. (FEEDBACK ASTEA)

Kaixo lagunok!! Oraingoan Lan Modularrerako astean murgilduta gaudenez, gaur ez dugu didaktikako klaserik eduki. Horren ordez, zalantzak argitzeko klasea egin dugu. Bihar arte👋👋

2019ko martxoak 6, asteazkena.

Imagen
Atzoko opor egunaren ondotik hemetxen naiz berriro ere. Gaurkoan, aurkezpenekin amaitzeko, Ferrer i Guardia ikusi dugu eta gero, unidade didaktikoaren aurre-lanketa bat egin dugu, denon artean arazo egoera bat landuz. FERRER I GUARDIA REKIN hasiz, 1859an jaio zen eta 1909an hil zen, Bartzelonan. Pedagogo eta aktibista politikoa izan zen, eta zenbat gatazka politikoren ondotik, 1886an Parisera ihes egin behar izan zuen. 1901ean Parisetik Bartzelonara itzuli zenean ordea, Eskola Modernoa ireki zuen. Bartzelonako Aste Tragikoan egondu ziren hainbat atxilotuetako bat izan zen Ferrer I Guardia, zeina heriotza-zigorrera kondenatu zuten. Urte bereko urriaren 13an fusilatu zuten, geroago ordea, errugabea izan zela frogatu zen. Eskola Modernoan barneratuz, honen irekieran 30 ikasle zeuden, eta ikasle kopuru hau haziz joan zen, urte batzuk geroago Espainiar estatuan 147 sukurtsal izanik. Hedapen hau ordea, ez zen Euskal Herrian eman. Eskola Modernoak ideologia iraultzaile sendoa zeukan ...

2019ko martxoak 5, asteartea. (INAUTERIAK)

Imagen
KAIXO! Gaur inauteriak direnez, ez dugu saiorik eduki eta beraz, ezta bloggeko sarrerarik ere. Aukeraz baliatuz, hemen uzten dizkizuet euskal inauterietako zenbait pertsonai ezagun: On do a mai tu i nau te ri ak ! ! ! 💃🎉🎭

WALDORF ETA SUMERHILL ESKOLAK (2019-02-27)

Imagen
Sarrera honetan, aurreko biekin jarraituz, beste bi pedagogia azalduko ditut, baina honako hau nire taldeak (Alazne, Andrea, Naiara, Ohiane eta ni, Maiana) egindakoa izan zenez, gehiago sakonduko dut. Eta bukaeran aurkezpenean erabilitako diapositibak eta aurreko sarrerako pedagogoekin (Piaget, Pestalozzi eta Decroly) alderaketa egingo dut. ➥➥➥ WALDORF ESKOLA (1919). Eskola hau Rudolf Steinerrek sortu zuen. Steiner, 1861eko otsailaren 27an jaio zen Austria-hungarian eta 1925eko martxoaren 30ean hil zen Suitzan. Filosofoa, pedagogoa eta arkitektoa izan zen. Lehenik eta behin, Teosofia landu zuen, eta ondotik, Sozietate Antroposofikoa sortu zuen. Azkenik, 1919an Waldorf eskola pedagogiko berritzailea ireki zuen.  Garai hartan, nazioartean, 1866an Inperio Austro-hungaroa eratu zen. 1914ean, Lehenengo Mundu Gerra hasi zen, non austro-hungaroek alemaniar eta italiarrekin batera aliantza hirukoitza eratu zuten, Gerra amaitzean, Austriako Lehen Errepublikaren garaia hasi zen. Az...

2019ko otsailak 27, asteazkena. (PEDAGOGOEN AURKEZPENAK)

Imagen
Egunon!! Gaurkoan ere pedagogoen aurkezpenekin jardungo dugu. Oraingo honetan, Piaget, Pestalozzi eta Decroly ikusi ditugu. Bestetik, nire taldearen txanda ere izandu da gaur eta guk, Waldorf eta Sumerhill eskolak aurkeztu eta azaldu ditugu. Beraz, bi horien inguruko sarrera beste orri batean egingo dut. Has gaitezen! PIAGET , 1896an jaio zen eta 1980an hil. Filosofo, natura zientzialari eta pedagogoa izan zen. Garapen kognitiboaren inguruko hainbat ikerketa egin zituen, eta epistemologia genetikoaren eta konstruktibismoaren aita bezela ezagutzen da. Planteamendu pedagogiko eta meodologia n barneratuz, Piagetek hiru kontzeptu bereizi zituen. Alde batetik, funtzio kognitiboa , epistemologiatik abiatzen zen eta garapenean oinarritzen zen. Asimilazioa/moldatzea n, kanpotik elementuak gehitzen ziren eta hauek eskeman txertatu ondotik, eskema modifikatu egiten zen. Azkenik, egokitzea/oreka, aurreko bi kontzeptuen oreka zen, zeina ingurunean edota barrualdean zentratzen zen. Besta...

2019ko otsailak 26, asteartea. (PEDAGOGOEN AURKEZPENAK)

Imagen
KAIXO, KAIXO! Aste honetan pedagogoen aurkezpenak egingo ditugu.Aurkezpenetan, pedagogoen bizitzaz eta pentsamendu/metodologiaz aritu ondoren, talde bakoitzak pedagogia hori gaur egungo eskola batean nola aplikatuko luken adieraziko du. Azken atal hau talde guztiek egin duten arren, sarreretan soilik  nire taldeak egin duena sartuko dut . Gaurkoan, John Dewey, Paulo Freire, Barbiana eskola eta Freinet ikusi ditugu. JOHN DEWEY , 1859an jaio zen eta 1952an hil. Bere pedagogia sortzeko, filosofia, hezkuntza eta politikari garrantzia eman zien, eta esperientzia bidez garatu zuen. Esan daiteke, Dewey pedagogiaren aintzindaria izan zela. Eskolan esperientzia eremuak sortu zituen, eta bertan, haurrek praktika bidez ikasten zuten. Filosofia erabiltzen zuen eguneroko bizitzari aurre egiteko eta eskola praktika sortu zuen, praktikan eta esperimentazioan oinarrituta. Bertako heziketa , norbanakoaren esperientzia berreraiki eta berrantolatzeko umeei garatzen uztean zatzan. Metodologia ...