2019ko otsailak 27, asteazkena. (PEDAGOGOEN AURKEZPENAK)

Egunon!!

Gaurkoan ere pedagogoen aurkezpenekin jardungo dugu. Oraingo honetan, Piaget, Pestalozzi eta Decroly ikusi ditugu. Bestetik, nire taldearen txanda ere izandu da gaur eta guk, Waldorf eta Sumerhill eskolak aurkeztu eta azaldu ditugu. Beraz, bi horien inguruko sarrera beste orri batean egingo dut. Has gaitezen!


PIAGET, 1896an jaio zen eta 1980an hil. Filosofo, natura zientzialari eta pedagogoa izan zen. Garapen kognitiboaren inguruko hainbat ikerketa egin zituen, eta epistemologia genetikoaren eta konstruktibismoaren aita bezela ezagutzen da.

Planteamendu pedagogiko eta meodologian barneratuz, Piagetek hiru kontzeptu bereizi zituen. Alde batetik, funtzio kognitiboa, epistemologiatik abiatzen zen eta garapenean oinarritzen zen. Asimilazioa/moldatzean, kanpotik elementuak gehitzen ziren eta hauek eskeman txertatu ondotik, eskema modifikatu egiten zen. Azkenik, egokitzea/oreka, aurreko bi kontzeptuen oreka zen, zeina ingurunean edota barrualdean zentratzen zen.

Bestalde, Piagetek haurren garapenean lau estadio bereizi zituen:
  1. Sentitze eta mugitze estadioa (0-2 urte): Umeak, bere zentzumen eta gaitasun motoreak erabiliz, bere ingurua ezagutzeari ekiten dio. Garai honetan, haurraren garapen kognitiboan esperimentazioaren bidez osatuz doa, horrela, eskemak ere osatuz joanik. Esan daiteke etapa hau egozentrismoaren etapa dela.
  2. Adimen eragile aurrekoa (2-7 urte): Estadio hau, estadio sinbolikoa da. Hau da, irudimenezko rolak hartuz, jolastu, antzeztu eta besteen tokian jartzeko gai izaten hasten dira. Estadio honetan bestalde, hizkuntzaz jabetzen ere hasten dira, eta egoeren arteko loturak egiteko gaitasuna ere eskuratzen dute.
  3. Adimen eragile konkretua (7-12 urte): Etapa honetan iada egozentrismotik irteten dira haurrak. Gainera, egoera zehatzetan logikaren bidez arrazoitzeko gai dira. Etapa honetan, haurra eragiketa sinpleak egiteko gai da (zenbatu, multzokatu...) eta honekin batera, edukia, dimentsioa eta bolumeaz jabetzen da, baita hauen aldaerez ere. Hau da, haurrak gai dira likidoaren hontziaren tamaina aldatzen bada ere, edukia berdina dela jabetzeko.
  4. Adimen eragile formala (12-16 urte): Haurra iada gai da egoera abstraktu edota hipotesiak arrazoitzeko eta beraz, abstrakzioaren gaitasuna agertzen da. Gainera, garai honetan kontzeptuen erabilera zehatzagoa ere egiten dute eta emaitzak kontzeptualizatzen dituzte.


PESTALOZZI (1746-1827) suitzarra, pedagogia modernoaren aita izendatua izan zen. Haurraren indibidualtasuna defendatzen zuen, baita haurren garapen osoa aurrera eramateko irakasle prestatuak izatea ere. Bere ideia asko Rousseaurengandik hartu zituen Pestalozzik.

Pestalozziren planteamendu pedagogikoari eta metodologiari dagokionez, esan beharra dago haurrak naturaltasunez garatzea uzten zutela, bilakaera artifiziala alde batera utziz. Beraz, horrekin jarraituz, Pestalozzik hiru ideia garrantzitsu azpimarratzen zituen hezkuntzan: naturaltasuna, oinarrizko hezkuntza eta hezkuntza fisikoa.

  1. Naturaltasuna: Bertan, haurraren askatasuna azpimarratzen du, haurrak naturaltasunez joka dezan askea izan beharra dela argudiatuz.
  2. Oinarrizko hezkuntza: Haurra erdigunean kokatuz, garrantzi gehiago ematen zion haurrak jada zeuzkan gaitasunak garatu eta indartzeari, ezagutza berriak jasotzeari baino. Haurra, inteligentzia, moralitate eta sentimenduz osatuta zegoela zioen, eta hauetakoren batean irregularitate bat emanez gero, erabateko hezkuntza ematen ez zela azpimarratzen zuen.
  3. Hezkuntza fisikoa: Honekin, erabateko hezkuntza beteko litzatekela zioen, aurreko zati espirituala zati honetako gaitasun fisikoarekin osatuz.
Pedagogo honek, intuizio globalaren metodoa hartu zuen oinarritzat bere irakaskuntza aurrera eramateko. Hau, hiru zatitan banatu zuen: Zenbakiak, formak eta hitzak.
  • Zenbakiak ikasteko: Letrak zeuzkaten taulatxoak erabiltzen zituen, eta horrela, zenbakiak ikasi bitartean letrak ere ikasten zituzten. Sinpletik abiatzen ziren, konplexuenera iritsi arte.
  • Formak ikasteko: Objektu eta materialei buruzko azalpen sinpleen bidez, haurren memoria indartzen zuten eta era berean, azalpenak ematen eta deskribapenak egiten ere erakuusten zieten. Marrazketaren bidezko irakaskuntza bultzatzen zuten, Pestalozziren ustez, marrazketak haurraren idazkerari ere laguntzen baitzion.
  • Hitzak/hizkuntzak ikasteko: soinutik hitzera, eta hitzetik esalidira egiten zuten irakaskuntza hau aurrera eramateko. Idazketa eta irakurketaren bidez indartzen zuten hizkuntza-gaitasuna.
Ikus daitekenez, memorizatzen bisuala nahiko erabiltzen zuen bere irakaskuntzak osatzeko. Bestalde, kurrikuluma, interaktiboa eta irekia zen.


DECROLY, 1871ean jaio eta 1932an hildako pedagogo, psikologo, mediku eta dozente alemana izan zen. Bereziki, ahalmen urriko haurrekin aritu zen lanean. Beraz, esan daiteke hezkuntza bereziaren aurrekaria izan zela. Bere ustez, hezkuntza gizartearen oinarri zen.

Decrolyren planteamendu pedagogikoari dagokionez bere hezkuntza eredua haur bakoitzaren beharretara egokitzen zen, izan psikiko izan fisiko edota afektiboak. Bere pedagogian zenbait puntu jakin lantzen zituen, hala nola, esku-lanen garrantzia, banakako ikaskuntza, globalizazioa eta motibazioa, baita jolasa eta hezkuntzaren arteko harremana ere. Honekin lortu nahi zuen helburua, gizartean integratzeko ahalik eta hezkuntza-bide egokiena lantzea zen.

Horrekin jarraituz, helburu hori lortzeko erabiltzen zuen metodologia lau faktoreetan oinarritzen zen.
  1. Haurraren errespetuarekiko oinarri menperatzeilea.
  2. Askatasunaren oinarria.
  3. Indibidualizazio oinarria.
  4. Ekintzaren oinarria.
Decrolyk egindako ekarpenak berriz, hiru sailetan bana ditzakegu: globalizazioaren funtzioa, ideo-visual metodoa eta interes-guneak.
  1. GLOBALIZAZIOAREN FUNTZIOA: Globalizazioa, gaiarekin erlazionatuta dauden aspektu guztiak kontuan hartzean datza. 6-7 urteko haurrek gogoeta globalak soilik egin ditzakete eta gogoeta horiek adimen, borondate eta kontzientziarekin lotuta egongo lirateke.
  2. IDEO-VISUAL METODOA: Metodo hau aurrera eramateko, Decrolyk lau fase bereizi zituen:
    • Esaldien memorizazioa: Bertan, haurrei esaldi bat osatzen zuten zenbait hitz erakutsi eta haurrek hitz horiek ikasten zituzten, buruz.
    • Hitz bakoitzaren analisia egiten zuten.
    • Silabak, soinu eta elkarketak aurkitu eta aztertzen zituzten.
    • Isileko irakurketa burutzen zuten
    • Ikaskuntza deduktiboa egiten zuten.
  3. INTERES-GUNEAK: Haurren interesetan oinarritzen ziren programak ziren. Bertan hainbat aspektu lantzeko aukera zegoen, adibidez, haurrek beren burua ezagutzeko egiten zituzten galderen bidez, edota beren ingurua ezagutzeko egiten zituztenak. 
Guzti hau lantzeko/praktikan jartzeko, behaketarekin hasten ziren. Ondotik ideien elkarketa eta loturak egiten zuten eta azkenik, espresio ariketak burutzen zituzten, beti ere haurren motibazioak bultzatuta.


































Comentarios

Entradas populares de este blog

2019ko apirilak 10, asteazkena. (UNITATE DIDAKTIKOEN AURKEZPENAK)