WALDORF ETA SUMERHILL ESKOLAK (2019-02-27)
Sarrera honetan, aurreko biekin jarraituz, beste bi pedagogia azalduko ditut, baina honako hau nire taldeak (Alazne, Andrea, Naiara, Ohiane eta ni, Maiana) egindakoa izan zenez, gehiago sakonduko dut. Eta bukaeran aurkezpenean erabilitako diapositibak eta aurreko sarrerako pedagogoekin (Piaget, Pestalozzi eta Decroly) alderaketa egingo dut. ➥➥➥
SUMMERHILL ESKOLA (1927). Alexander S. Neill izan zen eskola honen sortzailea. 1883. urtean jaio zen Eskoziako herri txiki batean. Izan zuen bizitzak bere planteamenduan zer ikusi handia eduki zuen. 1927.urtean bere eskola ireki zuen “Summerhill” izena jarri ziona eta 1973.urtean Neill hil egin zen, eskolaren kargu emaztea jarriz. Neill jaio zen garaian, Eskozian nazionalismoa indarrean jarri zen eta Espainian ordea, lehenengo errepublika, bigarren errepublika eta frankismoak paper handia zuen.
[Lehenengo sarreran aipatu nuen bezela, talde guztien beren planteamendu pedagogikoaren aplikazioa Haur Hezkuntzan ere aurkeztu ziguten. Hona hemen geurea:]
Gaurkoarekin amaitzeko, ikus dezagun ea zein diren saio honetan eman ditugun pedagogoen zenbait antzekotasun.Hainbat alditan ikusi dugu globalizazioaren metodoa, baita askatasunaren garrantzia ere. Lau autoreek, baita otsailaren 26ko saioan aipatutako autoreek ere, haurraren rol aktiboa azpimarratzen dute. Izan ere, pedagogo hauen garaian indar gehiago zeukaten ikasleen rol pasibo eta irakasle autoritarioaren paperek. Horregatik, azken sarrera hauetan aipaturiko pedagogoak hezkuntzaren berritzaileak izan ziren baztertuta zeuden hainbat aspektu landuz: ume txiroak, ahalmen urriko umeak, eskolen/haurren testuinguruak, gizartea, familiarekiko harremanak, haurren aktibotasun eta askatasuna, eta abar.
ESKERRIK ASKO beste behin ere nire blogga irakurtzeagatik eta hurrego astera arte! 👋
WALDORF ESKOLA (1919). Eskola hau Rudolf Steinerrek sortu zuen. Steiner, 1861eko otsailaren 27an jaio zen Austria-hungarian eta 1925eko martxoaren 30ean hil zen Suitzan. Filosofoa, pedagogoa eta arkitektoa izan zen. Lehenik eta behin, Teosofia landu zuen, eta ondotik, Sozietate Antroposofikoa sortu zuen. Azkenik, 1919an Waldorf eskola pedagogiko berritzailea ireki zuen.
Garai hartan, nazioartean, 1866an Inperio Austro-hungaroa eratu zen. 1914ean, Lehenengo Mundu Gerra hasi zen, non austro-hungaroek alemaniar eta italiarrekin batera aliantza hirukoitza eratu zuten, Gerra amaitzean, Austriako Lehen Errepublikaren garaia hasi zen. Azkenik, 1920ean konstituzio berria egin zuten.
Espainian, 1865ean “San Daniel Gaua” liskarra eman zen. 1868an Isabel II-ren aurkako matxinada egin ondotik, 1872an Lehenengo gerra karlistak izan ziren. Hurrengo urtean, lehenengo Errepublika hasi zen. 1914ko I Gerra Mundialean Espaina neutral mantendu zen. Bukatzeko, 1923an Primo de Riverak estatu kolpea eman zuen.
Planteamendu pedagogikoari dagokionez, Waldorf eskolaren oinarrizko baldintza askatasuna zen; haurrei libreki mugitzen uzten zitzaien eta jarduera librean aritzen ziren. Horregatik, eskola hauei “eskola libreak” deitzen zitzaien. Beste alde batetik, eskola hauetako gelek, bi espazio zeuzkaten: batetik, gelako eremua eta bestetik, eremu naturala. Eremu naturalarekin lotuta, naturarekiko harremanei garrantzia handia ematen zieten.
Bestalde, haurra zen gelaren erdigunea; beraien erritmoak errespetatzen ziren, eta beti ere, beraien garapenera egokitzen ziren. Eskolak, familiaren eta eskolaren arteko erlazioari garrantzia handia ematen zion eta familiari inplikazioa eta etengabeko komunikazioa eskatzen zien.
Eskola hauetan, haurrek beraiek sortzen zituzten beraien testu liburuak eta ez zegoen kalifikaziorik; haurrei ez zitzaien azterketekin eta notekin inolako presiorik sartzen.
Hau guztia aurrera eramateko, irakasleen presentzia eta etengabeko prestakuntza beharrezkoak zirela nabarmentzen zen.

Planteamendu pedagogikoan barneratuz, hau, hainbat puntutan banatzen zen:
- Hezkuntza bere bizi filosofian oinarritzen zen: Berak esaten zuen bizitzako helburua ongizatea eta zoriontasuna zirela eta Summerhillen hezkuntza balore horietan oinarritzen zen.
- Askatasuna eta erregulazioa: Neillek esaten zuen askatasuna eta libertinajea ez zirela berdinak; Pertsona baten askatasuna bestearena hasten zen tokian amaitzen zela. Azpimarratzekoa da, askatasuna ez zela arauen eza, Summerhill eskolan arauak denen artean erabakitzen baitziren. Neillek esaten zuen zigorrak umearen barne gorrotoa hazten zuela eta horregatik, Summerhill eskolan zigorra erreparazio moral bezala ulertzen zen. Baita ere, bere esanetan haurra lanean eta erabakiak hartzen hasiko zen nahikoa jolastu zuenean, horregatik eskola honetan haurrak erabakiko luke jolasean gelditu edo klasera joan.
- Sentimendu indarren garapena: Neillen aburuz eskoletan bihotz gehiagoren beharra zegoen eta ez buruena bakarrik. Horregatik, haurrek beraien sentimenduak lotura eta taburik gabe adieraztea garrantzitsua zela zioen eta hori ahalbideratzen zuen Summerhill eskolan.
- Sexualitatea ezinbesteko ardatza: Summerhill eskolako ardatz nagusienetako bat sexualitatea zen. Neillentzat garrantzi handia zuen, eta bere aburuz haurtzaroko joko heterosexualak bizitza sexual osasuntsu eta orekatu bat ekartzen zuten.
- Autogobernuak edo asanbladak: Astean behin irakasle eta ikasleak biltzen ziren eta asanbladak egiten zituzten, bertan, beste gauza askoren tartean eskolako arauak erabakitzen zituzten. Asanblada hauek komunitateko bizitza erregulatzen zuten. Esan beharra dago asanbladatan ikasle eta irakasleen botoak balio berdina zutela.
[Lehenengo sarreran aipatu nuen bezela, talde guztien beren planteamendu pedagogikoaren aplikazioa Haur Hezkuntzan ere aurkeztu ziguten. Hona hemen geurea:]
PLANTEAMENDU HAUEN APLIKAZIOA HH-N
WALDORF ESKOLA:
WALDORF ESKOLA:
Gure HH-ko gelak bi eremu ditu, gelako eremua eta eremu naturala.
Goizez, haurrak lan intelektualetan aritzen dira, baina beti ere beraien askatasuna oinarritzat hartuz. Jostailu sinbolikoak, haurraren mugimendu librea ahalbidetzen dutenak eta material naturalarekin egindakoak erabiltzen dituzte. Familiaren eta eskolaren arteko harremanak estua izan behar du. Horretarako, haurren gurasoak lan intelektualetan esku hartzen dute betiere umea erdigunean jarriz, autonomoa izaten ikasi behar du eta.
Arratsaldetan, eremu naturalera bideratzen dituzte haurrak, bai eguraldi onarekin baita txarrarekin ere. Bertan jolas librean aritzen dira, naturarekin nahiz beraien artean harremanetan jarriz. Horretarako, baliabideak dituzte, esate baterako, basoa, erreka, belarra, hondarra, lokatza, etab. Dena amaitzean, haurrak etxera joango dira eta bidelagunak hausnarketa lan bat egiten geratzen dira, haur bakoitzari garapenean sortzen zaizkion beharrei erantzun bilatzeko.
Eskola honetako egunak aurrera eramateko ezinbestekoa da bidelagunen etengabeko prestakuntza.

SUMMERHILL ESKOLA:
Klasera sartu eta egun onarekin batera, haur guztiak borobilean esertzen dira. Denek dakite borobil hori egiteak zer dakarren; hau da, goizetako errituala bermatzea (aurreko egunean zoriontsu egin zioten ekintza, momentu, pertsona aipatzea).
Ondoren, joko heterosexualetan jarduten dira, alexanderren ustetan oso garrantzitsuan baitira. Adibidez, aita-ama jolasa, neskak sukaldatzen, mutilak borrokan eta abar. Bazkaltzeko ordua iristean, borobilean eseri eta goizean zehar izandako bizipenak elkarbanatzeko.
Arratsaldean, goizean bezala, haurrak zuzenean borobilean esertzen dira. Ostiral arratsaldea denez, haurren asanbladak egitea tokatzen da. Bertan, beraien arteko arauak, eskubideak...erabakitzen dituzte. Hau amaitzean, berriz ere joko heterosexualetara jotzen dute. Amaitzeko, borobilean eseri eta goizean bezala, hausnarketa txiki bat egiten dute elkarren artean, bizipenak elkarbanatzeko.
Hemen uzten dizuet gure aurkezpeneko power point-aren esteka:
Ondoren, joko heterosexualetan jarduten dira, alexanderren ustetan oso garrantzitsuan baitira. Adibidez, aita-ama jolasa, neskak sukaldatzen, mutilak borrokan eta abar. Bazkaltzeko ordua iristean, borobilean eseri eta goizean zehar izandako bizipenak elkarbanatzeko.
Arratsaldean, goizean bezala, haurrak zuzenean borobilean esertzen dira. Ostiral arratsaldea denez, haurren asanbladak egitea tokatzen da. Bertan, beraien arteko arauak, eskubideak...erabakitzen dituzte. Hau amaitzean, berriz ere joko heterosexualetara jotzen dute. Amaitzeko, borobilean eseri eta goizean bezala, hausnarketa txiki bat egiten dute elkarren artean, bizipenak elkarbanatzeko.
Hemen uzten dizuet gure aurkezpeneko power point-aren esteka:
Gaurkoarekin amaitzeko, ikus dezagun ea zein diren saio honetan eman ditugun pedagogoen zenbait antzekotasun.Hainbat alditan ikusi dugu globalizazioaren metodoa, baita askatasunaren garrantzia ere. Lau autoreek, baita otsailaren 26ko saioan aipatutako autoreek ere, haurraren rol aktiboa azpimarratzen dute. Izan ere, pedagogo hauen garaian indar gehiago zeukaten ikasleen rol pasibo eta irakasle autoritarioaren paperek. Horregatik, azken sarrera hauetan aipaturiko pedagogoak hezkuntzaren berritzaileak izan ziren baztertuta zeuden hainbat aspektu landuz: ume txiroak, ahalmen urriko umeak, eskolen/haurren testuinguruak, gizartea, familiarekiko harremanak, haurren aktibotasun eta askatasuna, eta abar.
ESKERRIK ASKO beste behin ere nire blogga irakurtzeagatik eta hurrego astera arte! 👋
Comentarios
Publicar un comentario