2019ko martxoak 20, asteazkena.

Kaixo, hemen naiz berriro ere馃憖

Gaurkoan unitate didaktikoak lantzen jarraitu dugu. Talde bakoitzak jada bere unitate didaktikorako gaia zehaztua izanik, zenbait adibide ikusten hasi gara. Gero, teoria pixka bat ikusi dugu eta  aurreko saiokoarekin jarraituz, konpetentziak berrikusi ditugu. Gaurkoan ordea, unitate didaktikoak egiterako orduan helburu eta edukiak nola formulatzen dire ere ikasi dugu.

Konpetentziekin hasiz, lehenengo zeharkako konpetentziak ikusi ditugu (elkarbizitzako konpetentzia, konpetentzia digitalak, ikasten ikastea...) eta ondotik konpetentzia orokorrak. Hau sakonago ikusi nahi izanez gero, aurreko sarreran azalpen eta eskema batzuk dauzkazue (2019-03-13)



Jarraitzeko, zenbait adibide zehatz aztertu ditugu. Lehenengo, konpetentziak ikusi ditugu: alde batetik, zeharkakoak (elkar bizitzako konpetentzia, konpetentzia digitalak, ikasten ikastea) eta orokorrak. Gero, helburu didaktikoak ikusi ditugu, hau da, ikasleak zer ikasi behar duen. Bi gauza eduki behar ditu: edukiak (kontzeptualak: izenak, prozedimentalak: adibidez, planoak egin, margoak erabili(aditza infinitiboan), jarrerazkoak: gustora egon, jakin-mina,...) eta zer ikasi behar dugun. Adibidez, elkarlana (edukia) eta bata besteari pasatzen zaion informazioa zaintzeak duen garrantziaz jabetzea (helburu didaktikoa). Azkenik, ebaluazio irizpideei dagokienez, ebaluatu beharrekoak helburu didaktikoak izango dira. Honekin batera, ebaluatzeko erabilitako tresnak ere adierazi beharrak dira, espezifikatuz.
Helburuak, zer dira? Jardueren garapenaren ondotik erdietsi nahi ditugun lorpenak dira, beti ere, testuinguruari lotuta daudelarik. Bi helburu mota daude: helburu orokorrak eta zehatzak. Helburuen eremu kognozitiboaren barruan 6 maila daude: memorizatu, ulertu, aplikatu, analizatu, ebaluatu eta sortu (azken hau berria da). Ikasleen ikaskuntzan maila altuagoa emateko, geroz eta maila gehiago eskaini beharrak zaizkio (aprendizaiaren piramidea). Helburuak formulatzeko aditzak -tea edo -tzea dira. Adibidez, identifikatu -identifikatzea. Helbrua jadruera bat da, baina jarduera guztieak ez dira helburuak, helburu bat izateko jarduera baten azken atala izan behar du (????)
Bloomen taxonomia
Adibdieak:
formen eta objektuen itxuraren(edukia) irudikapen grafikoarekiko jakin-mina agerrtzea (helburua)
“niveles cognitivos, taxonomia de bloom”
2019-03-20
Unidade didaktikoa egiteko zenbait argibide eman dizkigu eta horien barruan, erabilgarriak izan daitezken aditz batzuk erakutsi dizkigu.

Comentarios

Entradas populares de este blog

2019ko otsailak 27, asteazkena. (PEDAGOGOEN AURKEZPENAK)

2019ko apirilak 10, asteazkena. (UNITATE DIDAKTIKOEN AURKEZPENAK)