2019ko martxoak 6, asteazkena.

Atzoko opor egunaren ondotik hemetxen naiz berriro ere.

Gaurkoan, aurkezpenekin amaitzeko, Ferrer i Guardia ikusi dugu eta gero, unidade didaktikoaren aurre-lanketa bat egin dugu, denon artean arazo egoera bat landuz.

FERRER I GUARDIAREKIN hasiz, 1859an jaio zen eta 1909an hil zen, Bartzelonan. Pedagogo eta aktibista politikoa izan zen, eta zenbat gatazka politikoren ondotik, 1886an Parisera ihes egin behar izan zuen. 1901ean Parisetik Bartzelonara itzuli zenean ordea, Eskola Modernoa ireki zuen. Bartzelonako Aste Tragikoan egondu ziren hainbat atxilotuetako bat izan zen Ferrer I Guardia, zeina heriotza-zigorrera kondenatu zuten. Urte bereko urriaren 13an fusilatu zuten, geroago ordea, errugabea izan zela frogatu zen.

Eskola Modernoan barneratuz, honen irekieran 30 ikasle zeuden, eta ikasle kopuru hau haziz joan zen, urte batzuk geroago Espainiar estatuan 147 sukurtsal izanik. Hedapen hau ordea, ez zen Euskal Herrian eman.

Eskola Modernoak ideologia iraultzaile sendoa zeukan (ideia anarkistak, errepublikarrak, pentsalari askeen ideiak...) eta Rousseau-ren oinarri sendoak zituen. Bere planteamendu pedagogikoak goitik-behera hausten zuen garaiko Espainiako irakaskuntza tradizionala: umearen heziketa integrala, askatasun osoa eta hezkuntza antiklerikal eta ateoa bultzatzen zituen. Gainera, haurren arteko ezberintasun oro ezabatzen zituzten haur txiro eta aberatsen arteko mugak errespetauz (hala ere, eskola ez zen doakoa baina ordainketa familien ekonomiaren araberakoa zen), sexuen arteko berdintasuna bermatuz (eskolan koheziketa eredua zegoen) edota sari, zigor eta azterketak ezabatuz.

Planteamendu pedagogikoarekin jarraituz, haurra librea zen eta mugimendu askatasuna zeukan.  Eskolan, behaketa, jolasa, eskola-higienea, naturarekiko harremana eta esperimentazio praktikoa eramaten ziren aurrera.

Eskola 1906an itxi zuten, eskolako bibliotekaria zen Mateo Morralek Alfonso XIII-ren aurka egindako matxinada zela-eta. Ondotik Ferrer eskola berriro irekitzen saiatu zen, baina ez zuen lortu.

__________________

Saio teorikoari ekinez, klasean landu dugun gaia "haurdunaldia" da, arazo egoera berriz, ondorengo hau izandu da: haur bat jeloskor dago bere ama haurdun dagoelako.

LANKETAREKIN HASIZ,

Hasteko, haurrek haurdunaldiarekiko daukaten ikuspuntua ematea lagungarria izango litzateke bai hezitzaileentzat baita haurrentzat ere eta gainera, etxean eduki dezaketen haurdunaldiarekin lotutako materiala ekartzea ere ondo egongo litzateke.

Gero, lanketarekin jarraituz, haurrek gaiarekiko loturak egitea ere eragingarria da, hau da, adibidez haurdunaldia baratzeekin, txitoekin edota landareekin lotzea. Haurrek aukeratutako loturaren prozesua behatu eta zaindu beharko lukete (eta irakasleak berriz, haurren lana behatu). Beste adibide bat, ama bat eskolara eramatea izan liteke, horrela, arazo egoera, benetako egoera batekin alderatuz. Azken adibide honekin, amak jasaten dituen barruko aldaketak ikusteaz gain, haurrek denbora, tamaina, koloreak, familia ereduak,... landu ahalko lituzkete. Azken jarduera mural bat izatea eta beste norbaiti muralaren aurkezpena egitea oso lagungarria izan daiteke hezitzaileak haurrek izan duten eboluzioa ikusteko, bauta haurrek ikasi duten guztia kanporatzeko ere.

                          


Gaurko sarrera Ferrer i Guardiaren esaldi ospetsu batekin amaituko dugu: "Se tiene que dejar que el niño, esté donde esté, consuma sinceramente sus deseos."








Comentarios

Entradas populares de este blog

2019ko otsailak 27, asteazkena. (PEDAGOGOEN AURKEZPENAK)

2019ko apirilak 10, asteazkena. (UNITATE DIDAKTIKOEN AURKEZPENAK)