2019ko martxoak 26 eta 27, asteartea eta asteazkena.

Egunon!!!

Aste honetako saioak unitate didaktikoa egiteko utzi dizkigu. Gure taldeak (Zingira taldea: Oihane, Naiara, Andrea, Alazne eta ni), aurretik esan dudan bezala, minbiziaren gaia lantzeko unitate didaktikoa egingo du.

Hainbat jarduera proposatu ditugu haurrekin gai hau lantzeko, helburuak, haurrek gaia ezagutzea, gaiari normaltasuna ematea eta ematen ahal diren salbuespenak ulertzea izanik.

Egingo dugun aurkezpenari dagokionez, rol-playing  bat egingo dugu. Lehenik eta behin, tutoreak arazo egoera azalduko du eta gero, zuzendariarekin hitz egitera joango da. Ondoren, irakasle-bulegoan irakasle guztiak elkartuko dira eta denen artean gaia landu eta unitate didaktikoa sortuko dute.


Talde honekin egiten dudan bigarren lana da hau, eta ikusi dut lehenengo lanetik bigarren honetara aldaketa bat eman dela. Hobeto ezagutzen gara eta beraz, antolakuntza hobea izan dugu eta elkarren ideiak hobeto ulertzea lortu dugu.

Hauxe da sarrera honen amaiera, hurrengo astean ikusiko gara berriro 😜






Comentarios

Entradas populares de este blog

2019ko otsailak 27, asteazkena. (PEDAGOGOEN AURKEZPENAK)

2019ko apirilak 10, asteazkena. (UNITATE DIDAKTIKOEN AURKEZPENAK)