Entradas

Mostrando entradas de abril, 2019

2019ko maiatzak 1, asteazkena (JAI EGUNA)

Imagen
EGUNON! Langilearen eguna denez, gaur ere jai daukagu. Hurrengo astea kurtso honetako azkenekoa izango da eta gero, maiatzaren 27an idatzizko proba izango dugu. Bitartean, ongi izan eta hurrengo astean ikusiko gara berriro ere.                                             

2019ko apirilak 30, asteartea.

Imagen
EGUNON!! ☺ Gaur DILAN-eko aurkezpenekin hasi gara. Gainera, nire taldearen (Pantxo: Leire Ordoñez Manterola, Enara Unanue Rodal, Erika Marquez Ruiz eta ni, Maiana Sein Arburua) txanda izandu da. Autoebaluazio bat eginez, nahiko aurkepen txukun eta originala egin dugula uste dut. Gainera, egin ditugun bi jardueretan ezinbestekoa izandu da gure ikaskideen partehartzea eta nik pertsonalki ikaskideak gustura ikusi ditut gure aurkezpenaren momentuan, bai atal teorikoan baita praktikoan ere. Hobetzeko zerbait, bigarren jardueran musika tresnak egiteko unea pixka bat kontrolatzeko zaila egin zaigula da, izan ere, ikaskide batzuk musika tresnak egiten zeuden eta besteak ez dute jarduera zehatz horretan parte hartu. Hala ere, lanaren prozesu guztian taldearekin oso gustora egondu naiz eta atera zaigun azken produktua ere ona iruditu zait.

2019ko apirilak 23 eta 24, astearte eta asteazkena. (ASTE SANTUKO OPORRAK)

Imagen
AUPA! Aste Santuko oporretan gaude, etaa beraz, bi egun hauetan ez dugu klaserik edukiko. Hala ere, ez gara geldirik egongo, lan mordoa daukagu egiteko-eta. ONDO PASATU OPORRAK , hurrengo astean ikusiko gara.  đź‘‹đź‘‹đź‘‹

2019ko apirilak 17, asteazkena.

Imagen
         KAIXO! Gaurkoa Aste Santuko oporren aurretiko azken saioa izango da. Saio honen ondotik Aste Santua dator eta hurrengo astean Lan modularren aurkezpenen astea izango da. Hala ere, ez gaitezen matsotu eta ekin diezaiogun gaurko sarrerari. Aurreko sarreran jada idatzi nuen bezala, sarrera honetan irakurgaiaren bigarren zatia ikusiko dugu. Baina, horren aurretik, ikusitakoaren laburpen txiki bat egingo dizuet. Lehenik eta behin, ZEIN DIRA GLOBALIZAZIOA, METODO GLOBALIZATZAILEA ETA ENFOKE GLOBALIZATZAILEAREN ARTEKO DESBERDINATASUNAK? GLOBALIZAZIOA: Termino orokorra da, eta gai baten adar guztiak lantzea barne hartzen du. Haurrak aurretik dauzkan jakintzak ikaskuntza berriekin lotzean datza eta hau lortu ahal izateko, ikaskuntza horiek testuingurura egokitu beharko lirateke. METODO GLOBALIZATZAILEA: Globalizazioa oinarrian/helburutzat daukaten metodoak dira, eta hiru ikusi ditugu: INTERES GUNEAK, PROIEKTUAK ETA INGURUNEAREN IKERKETA. ENFOK...

2019ko apirilak 16, asteartea.

Kaixo!!! Gaurkoan  ondorengo irakurgaia landu dugu klasean denon artean, Hasteko, zer da metodo globalizatzailea ? Landutako g aiarekin erlazionatuta dauden aspektu guztiak hartzea kontuan. Adibidez, familia eredu ezberdinen aniztasuna lantzen badugu, globalizazioa kultura aniztasuna ere lantzea izango litzateke. Hala ere, globalizazioa ez da oraindik argi geratzen den gauza, eta horregatik, zenbait pedagogo/irakaslek hiru metodo globalizatzaile bereizi dituzte: Decrloy-ren INTERES-GUNEAK : Haurren interesetatik abiatuz, ezagutzaren arlo guztiak lantzen ditu behaketaren, loturak egitearen eta adierazpenaren bidez. Modu honetan, haurraren motibazioa indartu egiten da. Kilpatrick-en PROIEKTUAK : Objeturen edo muntaketaren bat produzitzean eta sortzean datza. MCIren "INGURUNEAREN IKERKETA" : Haurrek beren ezagutzak osa ditzaten metodo zientifikoa erabiltzea hobesten dute. Guztiak egoera erreal batetik abiatzen diren arren, azken xedea ez da berdina. Lehenak h...

2019ko apirilak 10, asteazkena. (UNITATE DIDAKTIKOEN AURKEZPENAK)

Imagen
Gaurko egunean azken bi aurkezpenak ikusi ditugu, eta honekin amaitutzan eman dugu Unitate didaktikoen atala. 1. Lehenengo aurkezpenean, heriotzaren jaia jorratu dugu. Gai hau tabooa delako erabaki dute lantzea eta lanketa honen helburuak umeen jakin-mina asetzea, bizitzaren atal bat bezala ikustea, gaia ezagutzea eta egunerokotasuneko gertakari gisa barneratzea izango dira.     Proposatu dituzten jarduerak faseetan antolatu dituzte, eta guk klasean praktikara eraman dugun jarduera hain zuzen ere orokortze eta transferentzia fasean kokatu dute. Jarduera horretan, heriotza, bizitzaren atal den bezela, urtaroekin parekatu dute. Horrela, oinarritzat zuhaitz bat hartu dugu eta ikaskideok lau taldetan banatu gara, bakoitzak urtaro bat zeukala. Behin talde txikitan urtaro horretan gertatzen dena eztabaidatu ondotik, talde bakoitzak bere urtaroaren inguruko informazioa helarazi die gainerako talde/ikaskideei. Horrela ikusi dugu nahiz eta neguan zuhaitza hostorik gabe geratzen de...

2019ko apirilak 9, asteartea. (UNITATE DIDAKTIKOEN AURKEZPENAK)

Imagen
Hementxe naiz berriro ere! Gaur, beste bi unitate didaktiko ikusiko ditugu, beraz, has gaitezen 👉 1. "Koloretako familiak" deituriko unitate didaktikoa izandu da gaur lehena. Bertan, aurkeztu duten arazo egoera ondorengoa zen: gelan familien inguruan hitz egiten zeudela, haur batek bi ama zeuzkala aipatu zuen eta horre, gainontzeko haurrengan harridura eragin zuen. Haurren jakin-mina ikusita, gaia jorratzea erabaki eta ezarritako helburu orokorra haurrek familia-eredu ezberdinak ezagutzea da, haurrek egungo familia mota ugariak normaltasunez ikus ditzazketen.      Gaia lantzeko proposatu dituzten jardueretatik bi landu ditugu gelan. Bat dominoa ez eta bestea bikoteak bilatzearen jokoa. Dominoak betiko funtzionamendua zeukan, baina puntutxoak izan ordez familia mota ezberdinen irudiak zeuzkaten. Bikoteen jokoan ere familia  mota ezberdinak zeuden, bi aldiz errepikatuak, eta jokoaren xedea irudi berdinak aurkitzea zen. 2. Bigarren taldeak, eskolako kultura...