2019ko apirilak 17, asteazkena.
KAIXO! Gaurkoa Aste Santuko oporren aurretiko azken saioa izango da. Saio honen ondotik Aste Santua dator eta hurrengo astean Lan modularren aurkezpenen astea izango da. Hala ere, ez gaitezen matsotu eta ekin diezaiogun gaurko sarrerari.
Aurreko sarreran jada idatzi nuen bezala, sarrera honetan irakurgaiaren bigarren zatia ikusiko dugu. Baina, horren aurretik, ikusitakoaren laburpen txiki bat egingo dizuet. Lehenik eta behin, ZEIN DIRA GLOBALIZAZIOA, METODO GLOBALIZATZAILEA ETA ENFOKE GLOBALIZATZAILEAREN ARTEKO DESBERDINATASUNAK?
- GLOBALIZAZIOA: Termino orokorra da, eta gai baten adar guztiak lantzea barne hartzen du. Haurrak aurretik dauzkan jakintzak ikaskuntza berriekin lotzean datza eta hau lortu ahal izateko, ikaskuntza horiek testuingurura egokitu beharko lirateke.
- METODO GLOBALIZATZAILEA: Globalizazioa oinarrian/helburutzat daukaten metodoak dira, eta hiru ikusi ditugu: INTERES GUNEAK, PROIEKTUAK ETA INGURUNEAREN IKERKETA.
- ENFOKE GLOBALIZATZAILEA: Metodo jakin bat jarraitzen egonik, momentu batean globalizazioa emateari deritzo.
Irakurgai honekin jarraituz, aurretik esandakoa azpimarratuko dut, hau da, ikaskuntza bat geroz eta esanguratsugoa izango da, bataren eta bestearen arteko geroz eta harreman gehiago ezarrita. Globalizazioa haurraren bizipen errealetatik abiatutako gaiekin ematen da batik bat, eta beraz, gaiak esanguratsua eta funtzionala izateko aukera gehiago dauka. Gainera, globalizazioa eman dadin, haurrek lanketa mentala egin beharra dute, eta hori lortzeko irakasleak ere badauka zer-egina. Hau da, irakasleak haurrei jarduera praktikoak eskaini beharra dizkie, haurrek geroz eta esperientzia gehiego eduki dezaten eta horrela, ikaskuntza berriak lortzeko.
Hari beretik jarraituz, haurrek zenbat eta interes gehiago eduki gaiarekiko, horien motibazioa ere handiagoa izango da, eta beraz, ikasteko egin beharko duten "esforzua" txikiagoa bihurtuko da. Hala ere, metodo globalizatzailea lantzeak denbora eskatzen du, izan ere, metodo honek ikasteko beharra sortzen du: behin gai bat landuz gero errepikapenak egin behar dira (progresio bat emanez), bestela ikaskuntza ez da osatzen.
Denbora horren kudeaketari dagokionez, textuan bi denbora-tarteren bereizketa proposatzen du:
- Unitate globalizatzaileen lankerari eskainia.
- Txoko eta tailerrak: Bertan, haurrek unitate globalizatzailean landutako gaiaren ildo beretik jarraituko dute. Horrela, gaia beren kabuz eta modu praktiko batean jorratuko dute. Gainera, txoko horretan gai nagusia lantzeaz gain beste hainbat zeharkako gai ere lantzeko aukera izango dute.
👀Hau adibide batekin ikusiz, demagun haurrak landareen zikloa ikasten ari direla unitate globalizatzailean. Bada, zikloaren jarraipena egiteko, momenturen batean landarea neurtzeko beharra ikusiko dute eta beraz, ekintza hori burutzeko materiala, modua eta abar bilatu beharko dituzte. Horrela beraz, landareen zikloa ikasteaz gain, neruria, zenbakiak, material berriak eta abar ikasteko aukera izango dute.
Beraz, adibidean ikusi dugunez, dibertsitatea ematen dela antzeman dezakegu, beti ere, haurrak taldekatze mota desberdinak, programazio desberdinak, material ugariak... lantzen dituela kontuan izanik.
Azkenik, ebaluazioari dagokionez, irakurgaian dio irakasleak haurraren garapenaren jarraipen baten baitan egin beharko lukeela ebaluaketa hori. Hau da, ikasle bakoitzak zer egin duen, nola egin duen, zertan aurreratu duen, zein diren bere beharrak, etab.
Irakurgai honi amaiera emateko, klasean aipatu den ideia bat azpimarratu nahiko nuke: globalizazioaren ezaugarriak kontuan izanik, hezkuntzan zenbat eta adoktrinamendu gutxien egon, haurraren ikaskuntzarako hobea izango da.
Lauhilabete honen hasieran landu genuenarekin lotuta, ¿A qué llamamos currículum? irakurgaia landu dugu oraingoan. Bertan irakurritakoan oinarrituz, ZER DA KURRIKULUMA?
Kontzeptu hau lantzeko, irakurgaian azaltzen den legez, iru ikuspuntu ikusi eta landu ditugu: KURRIKULUMA EDUKI BEZELA, KURRIKULUMA PLANIFIKAZIO BEZELA ETA KURRIKULUMA ERREALITATE INTERAKTIBOA BEZELA.
- K. EDUKIA: Kurrikuluma eduki bezela hartzeak aukeraketa bat egitea dakar. Honek beraz, zenbait arazo sor ditzake. Adibidez, ez da gelako egoera erreala kontuan hartzen eta egiten den aukeraketa horretan irakaslearen irizpidea plasmatzen da. Kurrikuluma zenbat eta itxiagoa izan, geroz eta muga gehiago ezartzen zaio haurren ikaskuntzari eta ez zaie haien interesei hainbesteko jaramonik egiten. Kurrikulumaren ikuspuntu honetan, bestetik, aukeraketa politiko-ekonomiko-kulturala ere egiten da, izan ere, adibidez, zergatik ikasten dira Egiptoko piramideak eta ez Matxupitxu?
- K. PLANIFIKAZIOA: Ikuspuntu honetan, hierarkia bat azpimarratzen dute, hau da, mailakatze bat egiten da. Edukiak soilik ezartzeak baino segurtasun gehiago ematen du planifikazio batek, itxiagoa izan ohi delako.
- K. ERREALITATE INTERAKTIBOA: Azken ikuspuntu hau hiruetatik irekiena da. Hau da, egoera errealetara moltzatzen da, sormenari lekua ematen dio eta ikastetxeko egunerokotasuna ere kontuan izaten da.
Irakurgaien sail honetan hirugarren bat ere eman zigun irakasleak, baina ez zigun klasean lantzeko denborarik eman. Hala ere, sarreraren amaieran txertatuta utziko dizuet, irakurri nahi baduzue:
Sarrera honi amaiera emanik eta irakurgaieran ikusitakoa biltzeko, esan, haurreri ikaskuntza eskaintzeko orduan globalizazioa ematea ezinbestekoa iruditzen zaitela, beti ere, erabilitako metodoa beste metodoren batekin konbinatzeko askatasuna egonik.
Kurrikulumari dagokionez berriz, nik Kurrikuluma errealitare interaktiboa bezela ulertuko nuke, izan ere, askatasun gehiago ematen dit bai neri, hezitzaile bezela, baita haurrari ere. Gainera, haurraren ikaskuntza beren interesetatik abiatuta izateko aukera ere ematen du, beren egoera erreala kontuan hartzen delako. Eta globalizazioaren irakurgaian behin baino gehiagotan aipatu den legez, haur baten ikaskuntza eraginkorragoa da beren interesetatik abiatuta ematen denean.
IKASKUNTZAN ASKATASUNA EMATEN DENEAN GUZTIOK IKASTEN DUGU.
IKASKUNTZAN ASKATASUNA EMATEN DENEAN GUZTIOK IKASTEN DUGU.
💬💬💬
¿A QUÉ LLAMAMOS CURRÍCULUM?
LA EVALUACIÓN AUTÉNTICA DE COMPETENCIAS (Landu gabeko irakurgaia)
Comentarios
Publicar un comentario