2019ko apirilak 9, asteartea. (UNITATE DIDAKTIKOEN AURKEZPENAK)

Hementxe naiz berriro ere!

Gaur, beste bi unitate didaktiko ikusiko ditugu, beraz, has gaitezen 👉

1. "Koloretako familiak" deituriko unitate didaktikoa izandu da gaur lehena. Bertan, aurkeztu duten arazo egoera ondorengoa zen: gelan familien inguruan hitz egiten zeudela, haur batek bi ama zeuzkala aipatu zuen eta horre, gainontzeko haurrengan harridura eragin zuen. Haurren jakin-mina ikusita, gaia jorratzea erabaki eta ezarritako helburu orokorra haurrek familia-eredu ezberdinak ezagutzea da, haurrek egungo familia mota ugariak normaltasunez ikus ditzazketen.

     Gaia lantzeko proposatu dituzten jardueretatik bi landu ditugu gelan. Bat dominoa ez eta bestea bikoteak bilatzearen jokoa. Dominoak betiko funtzionamendua zeukan, baina puntutxoak izan ordez familia mota ezberdinen irudiak zeuzkaten. Bikoteen jokoan ere familia  mota ezberdinak zeuden, bi aldiz errepikatuak, eta jokoaren xedea irudi berdinak aurkitzea zen.
diversidad en familia bilaketarekin bat datozen irudiak

2. Bigarren taldeak, eskolako kultura aniztasunaren gaia jorratu du. Gai hau proposatzearen zergatia, eskolan kultura ezberdinetik datozen haurrak daudelako izan da. Beraz, lanketa honekin lortu nahi dituzten helburuak kultura ezberdinen presentzia jakin eta ezagutzea, hizkuntza gaitasunak eskuratzea, aurreiritzi eta bazterketak ekiditea eta berdintasuna, errespetua eta enpatia lantzea izango dira.

     Gai hau lantzeko hainbat jarduera proposatu dituzte beren unitate didaktikoan, eta guk klasean maskara bat margotzearen ariketa egin dugu. Maskara hau, Mexikoko kulturan oso garrantzitsua den burezurrarena (katrina) zen. Horrela, Mexikoko kultura ezagutu dugu eta marrazten genuen bitartean, Disney-en COCO filmeko abestiak jarri dituzte.

                         calavera bilaketarekin bat datozen irudiak               diversidad cultural bilaketarekin bat datozen irudiak

                                                


















Comentarios

Entradas populares de este blog

2019ko otsailak 27, asteazkena. (PEDAGOGOEN AURKEZPENAK)

2019ko apirilak 10, asteazkena. (UNITATE DIDAKTIKOEN AURKEZPENAK)