2019ko apirilak 16, asteartea.
Kaixo!!!
Gaurkoan ondorengo irakurgaia landu dugu klasean denon artean,
Gaurkoan ondorengo irakurgaia landu dugu klasean denon artean,
Hasteko, zer da metodo globalizatzailea? Landutako gaiarekin erlazionatuta dauden aspektu guztiak hartzea kontuan. Adibidez, familia eredu ezberdinen aniztasuna lantzen badugu, globalizazioa kultura aniztasuna ere lantzea izango litzateke.
Hala ere, globalizazioa ez da oraindik argi geratzen den gauza, eta horregatik, zenbait pedagogo/irakaslek hiru metodo globalizatzaile bereizi dituzte:
- Decrloy-ren INTERES-GUNEAK: Haurren interesetatik abiatuz, ezagutzaren arlo guztiak lantzen ditu behaketaren, loturak egitearen eta adierazpenaren bidez. Modu honetan, haurraren motibazioa indartu egiten da.
- Kilpatrick-en PROIEKTUAK: Objeturen edo muntaketaren bat produzitzean eta sortzean datza.
- MCIren "INGURUNEAREN IKERKETA": Haurrek beren ezagutzak osa ditzaten metodo zientifikoa erabiltzea hobesten dute.
Guztiak egoera erreal batetik abiatzen diren arren, azken xedea ez da berdina. Lehenak helburutzak haurrek ezagutzak lortzea da, bigarrenarena haurrek egitea/sortzea eta azkenik, hirugarrenaren helburua, haurrek ikertzea da.
Metodo bakoitzan fase ezberdinak dauzka ikaskuntza aurrera eramateko, baita ebaluazioa egiteko ere. Hau, sakonago goian txertatutako dokumentuan idatzita dago eta lehenengo taulan dena laburki azalduta dago.
Gaurko saioan oso hurbilekoak diren hiru metodo hauek lantzeak asko lagundu dit. Gainera, nire eskolan adibidez, proiektuen metodoa erabiltzen dute eta bereziki metodo hori zertan dantzan jakitea gustatu zait.
*Gaurko saioan ez dugu irakurgaia amaitu, beraz, biharko sarreran bigarren zatiarekin hasiko naiz.
Comentarios
Publicar un comentario