2019ko apirilak 10, asteazkena. (UNITATE DIDAKTIKOEN AURKEZPENAK)
Gaurko egunean azken bi aurkezpenak ikusi ditugu, eta honekin amaitutzan eman dugu Unitate didaktikoen atala.
1. Lehenengo aurkezpenean, heriotzaren jaia jorratu dugu. Gai hau tabooa delako erabaki dute lantzea eta lanketa honen helburuak umeen jakin-mina asetzea, bizitzaren atal bat bezala ikustea, gaia ezagutzea eta egunerokotasuneko gertakari gisa barneratzea izango dira.
Proposatu dituzten jarduerak faseetan antolatu dituzte, eta guk klasean praktikara eraman dugun jarduera hain zuzen ere orokortze eta transferentzia fasean kokatu dute. Jarduera horretan, heriotza, bizitzaren atal den bezela, urtaroekin parekatu dute. Horrela, oinarritzat zuhaitz bat hartu dugu eta ikaskideok lau taldetan banatu gara, bakoitzak urtaro bat zeukala. Behin talde txikitan urtaro horretan gertatzen dena eztabaidatu ondotik, talde bakoitzak bere urtaroaren inguruko informazioa helarazi die gainerako talde/ikaskideei. Horrela ikusi dugu nahiz eta neguan zuhaitza hostorik gabe geratzen den, udaberrian berriro loreak jaiotzen zaizkiola.

2. Bigarren taldeak berriz, udako oporretatik bueltan haurrei sortzen zaien errutina aldaketa, ezin egona, egokitzapena... haritzat hartuz, udatik itzultzerako harremanen gaia landu dute. Gai hau lantzearen helburuak, besteak beste, errespetua eta lankidetza lantzea, ongizatea bermatzea eta emozio eta sentimenduak lantzea izan dira.
Horretarako, zenbait jarduera aurkeztu ondotik, klasean horietako bat landu dugu. Baloi bat eman digute eta baloia hartu duen pertsonak beste bati berari buruzko gauza on bat esan dio eta gero pertsona horri baloia pasa. Ondotik, orain berriki baloia hartu duen ikaskideak gauza berdina egin du beste batekin, eta horrela behin eta berriz errepikatuz.
Aurretik ikusitako gai guztien antzera eta Barbiana eskolan egiten zuten moduan, hauek ere haurren interesetatik abiatuta hautatu dituzte. Gainera, batez ere bigarren taldekoek elkarlana, errespetua, askatasuna, enpatia eta abar landu dituzte (Dewey, Freire, Freinet, Decroly, Waldorf eta Sumerhill eskolak). Lehenengo taldeari dagokionez, gaur egun oraindik ere hain taboo den gaia naturaltasunez lantzea proposatu dute (Pestalozziren, Waldorf- eta Sumerhill-eskolak). Amaitzeko, bietan modu batean edo bestean ezinbestekoa da gurasoen parte-hartzea, Freinet, Waldorf eta Sumerhill eskolek proposatzen zuten antzera.
Orain bai, Unitate didaktikoen jarduerari amaiera eman diogu. Egun hauetan gai ezberdin asko landu ditugu eta bide batez, pedagogoekin ikusitakoa ere pixka bat freskatu dugu. Gainera, unitate didaktikoen eta pedagogoen bateraketarekin, hainbat jardueren bidez planteamendu pedagogiko desberdinak landu ditugu.
Hurrengo astera arte ☺☺
Comentarios
Publicar un comentario