Entradas

BLOGAREN AMAIERA.

Imagen
KAIXO! Aurretik aipatu dudan legez, ikasturte honen amaiera ailegatu da eta horrekin batera, blogaren amaiera ere. Blog hau ixteko, ondorio orokor batzuk atera nahiko nituzte ikasgaiaren inguruan. Hasteko, egungo Hezkuntzaren nondik norakoak ulertzeko baliagarria izan da, izan ere, iraganeko hezkuntza ere landu dugu. Hainbat ikuspuntu/pedagogia eta pedagogo ikusi ditugu eta horiekin batera, metodologia berriak ezagutu ditugu. Kurrikulum bat zer den ere ikusi dugu, eta honen hainbat eredu ere behatu ditugu. Bereziki, kurrikulum ezkutuan nahiko barneratu gara, eta nire ustez hau oso garrantzitsua da, kurrikulum ezkutuaren bidez erakusten baitizkiogu haurrari egunerokotasunean erabiliko dituen ezagutza, balore, bizikidetza... bezelakoak. Gainera, unitate didaktiko bat egiteko aukera ere izan dugu eta hori egiten genuen bitartean, U.D. bat osatzeko bete beharreko pausuak ezagutu ditugu. Lau hilabetetan emandakoa paragrafo batean laburtu izan arren, asko erakutsi eta eskaini digun...

2019ko maiatzak 8, asteazkena.

Imagen
KAIXOOO🌟 Gaurkoa Didaktika Orokorra ikasgaiko azkeneko saioa da. Hori dela eta, gaurko saioan lauhilabete honetan emandakoaren laburpentxo bat egingo dugu eta bi bideo ikusi/landuko ditugu. Beraz, ekin diezaiogun! Hasteko, PARADIGMA DE LOS MONOS bideoa ikusi dugu. Paradigma hitzak, eredu edota adibidea esan nahi du. Bideoan, argi ikusten denez, Tximu guztiak bat banaka igotzen dira platanoa jatera, gainontzekoak uraz bustitzen diren bitartean. Baina, txumuak bigarrengoz eskailerak igotzen hastean, gainontzekoek geldiarazi egiten dute. Hurrengoan, tximuak bat banaka aldatuz joaten dira, txumu "zaharren" ekintzak ikusiz eta errepikatuz. Bideoaren amaieran, tximu guztiak berriak dire arren, tximu zaharren ekintza berdinak zeuzkaten.Kasu honetan, nire ustez, tximuen rola guk hartuko genuke. Tximuen ekintzaren parekidea berriz, gure rutina izango litzateke eta zientzialariak berriz, geure rutina, era batean, kontrolatzen edota eratzen dutenak izango lirateke. Nik bideo honeki...

2019ko maiatzak 7, asteartea.

Imagen
Aspaldiko!!! Zer moduz pasa dituzue Aste Santuko oporrak? Espero dut asko deskantsatu izana, orain ikasturtearen azken txanpari hasiera emango diogu eta. Azterketak hurbiltzen ari direnez, gaurko saioan azterketaren nondik norakoa ikusi dugu, eta eredu bat ere egin dugu.                                   Irakaslean azaldu digunez, azterketan aukeratzeko bi irudi izango ditugu deskribatzeko eta horietan oinarrituta didaktikarekin loturak eta ikasgaian ikasitakoa garatu beharko ditugu. Hori ikusteko, honako irudi hau jarri digu adibide gisa:                 👉 👉 👉                      Probarekin hasiz, lehenengo deskribapena egin dugu. Irudi horretan, haur talde bat eta irakasle bat ikusten dira eta irakasleak haur taldeari ea zein/nola den hezitzeko modurik onena galdetzen dio. Ez duenez inork e...

2019ko maiatzak 1, asteazkena (JAI EGUNA)

Imagen
EGUNON! Langilearen eguna denez, gaur ere jai daukagu. Hurrengo astea kurtso honetako azkenekoa izango da eta gero, maiatzaren 27an idatzizko proba izango dugu. Bitartean, ongi izan eta hurrengo astean ikusiko gara berriro ere.                                             

2019ko apirilak 30, asteartea.

Imagen
EGUNON!! ☺ Gaur DILAN-eko aurkezpenekin hasi gara. Gainera, nire taldearen (Pantxo: Leire Ordoñez Manterola, Enara Unanue Rodal, Erika Marquez Ruiz eta ni, Maiana Sein Arburua) txanda izandu da. Autoebaluazio bat eginez, nahiko aurkepen txukun eta originala egin dugula uste dut. Gainera, egin ditugun bi jardueretan ezinbestekoa izandu da gure ikaskideen partehartzea eta nik pertsonalki ikaskideak gustura ikusi ditut gure aurkezpenaren momentuan, bai atal teorikoan baita praktikoan ere. Hobetzeko zerbait, bigarren jardueran musika tresnak egiteko unea pixka bat kontrolatzeko zaila egin zaigula da, izan ere, ikaskide batzuk musika tresnak egiten zeuden eta besteak ez dute jarduera zehatz horretan parte hartu. Hala ere, lanaren prozesu guztian taldearekin oso gustora egondu naiz eta atera zaigun azken produktua ere ona iruditu zait.

2019ko apirilak 23 eta 24, astearte eta asteazkena. (ASTE SANTUKO OPORRAK)

Imagen
AUPA! Aste Santuko oporretan gaude, etaa beraz, bi egun hauetan ez dugu klaserik edukiko. Hala ere, ez gara geldirik egongo, lan mordoa daukagu egiteko-eta. ONDO PASATU OPORRAK , hurrengo astean ikusiko gara.  👋👋👋

2019ko apirilak 17, asteazkena.

Imagen
         KAIXO! Gaurkoa Aste Santuko oporren aurretiko azken saioa izango da. Saio honen ondotik Aste Santua dator eta hurrengo astean Lan modularren aurkezpenen astea izango da. Hala ere, ez gaitezen matsotu eta ekin diezaiogun gaurko sarrerari. Aurreko sarreran jada idatzi nuen bezala, sarrera honetan irakurgaiaren bigarren zatia ikusiko dugu. Baina, horren aurretik, ikusitakoaren laburpen txiki bat egingo dizuet. Lehenik eta behin, ZEIN DIRA GLOBALIZAZIOA, METODO GLOBALIZATZAILEA ETA ENFOKE GLOBALIZATZAILEAREN ARTEKO DESBERDINATASUNAK? GLOBALIZAZIOA: Termino orokorra da, eta gai baten adar guztiak lantzea barne hartzen du. Haurrak aurretik dauzkan jakintzak ikaskuntza berriekin lotzean datza eta hau lortu ahal izateko, ikaskuntza horiek testuingurura egokitu beharko lirateke. METODO GLOBALIZATZAILEA: Globalizazioa oinarrian/helburutzat daukaten metodoak dira, eta hiru ikusi ditugu: INTERES GUNEAK, PROIEKTUAK ETA INGURUNEAREN IKERKETA. ENFOK...