BLOGAREN AMAIERA.
KAIXO!
Aurretik aipatu dudan legez, ikasturte honen amaiera ailegatu da eta horrekin batera, blogaren amaiera ere.
Blog hau ixteko, ondorio orokor batzuk atera nahiko nituzte ikasgaiaren inguruan.
Hasteko, egungo Hezkuntzaren nondik norakoak ulertzeko baliagarria izan da, izan ere, iraganeko hezkuntza ere landu dugu. Hainbat ikuspuntu/pedagogia eta pedagogo ikusi ditugu eta horiekin batera, metodologia berriak ezagutu ditugu. Kurrikulum bat zer den ere ikusi dugu, eta honen hainbat eredu ere behatu ditugu. Bereziki, kurrikulum ezkutuan nahiko barneratu gara, eta nire ustez hau oso garrantzitsua da, kurrikulum ezkutuaren bidez erakusten baitizkiogu haurrari egunerokotasunean erabiliko dituen ezagutza, balore, bizikidetza... bezelakoak. Gainera, unitate didaktiko bat egiteko aukera ere izan dugu eta hori egiten genuen bitartean, U.D. bat osatzeko bete beharreko pausuak ezagutu ditugu.
Lau hilabetetan emandakoa paragrafo batean laburtu izan arren, asko erakutsi eta eskaini digun ikasgaia izan da DIDAKTIKA OROKORRA.
Aurreko sarrera batean utzitako hausnarketa batekin amaitu nahi dut:
🌟IKASKUNTZAN ASKATASUNA DAGOENEAN,
GUZTIOK IKASTEN DUGU.🌟
OPOR ONAK PASA ETA ZORTE ON DATORREN IKASTURTEAREKIN! 🌊🌞👋😊⛱
Comentarios
Publicar un comentario