2019ko maiatzak 7, asteartea.

Aspaldiko!!! Zer moduz pasa dituzue Aste Santuko oporrak? Espero dut asko deskantsatu izana, orain ikasturtearen azken txanpari hasiera emango diogu eta.

dibujo de examen bilaketarekin bat datozen irudiak
Azterketak hurbiltzen ari direnez, gaurko saioan azterketaren nondik norakoa ikusi dugu, eta eredu bat ere egin dugu.
                                 
la mejor manera de educar es con.... bilaketarekin bat datozen irudiakIrakaslean azaldu digunez, azterketan aukeratzeko bi irudi izango ditugu deskribatzeko eta horietan oinarrituta didaktikarekin loturak eta ikasgaian ikasitakoa garatu beharko ditugu. Hori ikusteko, honako irudi hau jarri digu adibide gisa:                 ðŸ‘‰ 👉 👉                     

Probarekin hasiz, lehenengo deskribapena egin dugu. Irudi horretan, haur talde bat eta irakasle bat ikusten dira eta irakasleak haur taldeari ea zein/nola den hezitzeko modurik onena galdetzen dio. Ez duenez inork erantzuten, haur bati zaplasteko bat eman eta galdera errepikatzen du. Oraingoan ordean, haur guztiek aho batez erantzuten diote.  Honetaz gain, argazkian uniformetasuna oso nabarmena da, bai jantzien aldetik, baita fisiko, etniko edota sexuaren aldetik ere, hau da, ikasle guztiak txuriak, mutilak eta fisiko antzekoa dutenak dira. Kokapenari dagokionez, irakaslea haur guztie begira dago eta alderantziz, haur guztiak ilaretan daude, irakasleari begira.

Bigarren atala, aurretik esan dudan bezala, didaktikarekin loturak egitean eta ikasgaian ikasitakoa garatzean datza. Honi ekiteko, kurrikulum ezkutuarekin hasi gara. Esan dugu deskribapenean aztertutakoa kontuan izanik, oso nabarmena dela bertako kurrikulum ezkutua, hau da, kasu horretan irakasleak transmititzen dituen baloreak argi eta garbi antzematen direla, hala nola, biolentzia. Kasu honetan beraz, irakaslearen rola autoritarioa eta haurren ereduarena da. Ikasleen rola berriz, guztiz pasiboa izango litzateke, baita informazioaren hartzailea ere. Hau pedagogoekin ikusitakoarekin alderatuz, esan ahal daiteke guztiz aurkakoa dela. Pedagogoen lanetan, guztiak edo gehienak bat zetozen ikaskuntzan haurra erdigunea izan behar zela, askea izan behar zela eta haurraren zoriontasuna ere behin baino gehiagotan azpimarratu zen. Hau da, haurraren aktibotasuna aldarrikatzen zuten, haurrek egindakoaren bidez ikasiz, beren kabuz eginez edota egiten saiatuz, pentsatu eta parte hartuz eta beren nahietatik abiatutako ikaskuntza eginez. Honen aurkakoa izango litzateke beraz, irudian ikusitako haur pasiboa, zeinak irakaslearen aginduak betetzen dituen.

Gaur egun, eredu aktibo hori arazo-egoeren (Heziberri 2020 ) bidez aplikatzen da, bai ikasleen aldetik baita irakasleen aldetik ere. Hau da, arazo-egoera bat identifikatu eta planteatzen den unean iada irakaslea aktiboa izaten ari da haurrek ere, arazo-egoera horri aurre egiteko prozesuan parte hartu, ikasi, lagundu etab. egiten dutelarik ere, aktibo izaten ari dira. Gainera, irakaslearen aldetik, arazo-egoera hori unitate didaktiko batean sakondu beharko luke.                                                                                                                                    

                                                                          ZER DA? 
Bizitza errealari loturiko arazo-egoera batetik abiatuta ikasketa prozesua antolatzeko modu bat da, beti ere, edukia ikasleei egokituta dagoelarik eta ikaleen bizitzaren testuinguruak adierazten dituelarik. Unitate Didaktiko batek, ikaskuntza-helburu argiak eduki behar ditu, ebaluazioa barne-hartu behar du (ezinbestekoa baita) eta azkenik, ikasleek ikasitakoa egoera berrietan erabil dezaten lagundu behar du. Unitate Didaktikoak lau fasetan antolatzen dira: Hasiera-fasea, garapen-fasea, aplikazio/komunikazio fasea eta orokortze eta transferentzia fasea. Beraz, hauek izango lirateke Unitate Didaktiko baten zatiak:

  • KONPETENTZIAK: Oinarrizko konpetentziak komunitateko partaide garen bezela, beharrezkoak eta ezinbestekoak dira. Oinarrizko-zehar konpetentziak berriz, bizitzan zehar aurkitzen diren arazo-egoerei aurre egiteko beharrezkoak diren jakintzak dira. Eta azkenik, Oinarrizko disziplina-konpetentziak esparru batzuri lotutako arazo-egoerei aurre egiteko gaitasunak biltzen dituzte.
  •  HELBURUAK: Jardueren garapenaren ondorioz erdietsi nahi ditugun lorpenak dira. Helburuak, ikaskuntza hori ematen den testuinguru sozioal eta kulturalean txertatutako erabakiak dira.
  • EDUKIAK: Zer ikasi/irakatsi adierazten dute, nahiz eta galdera horren erantzuna hainbat faktoreren mende dagoen.
  • JARDUERAK
  • EBALUAZIOA
Guzti hauek didaktika arloaren osagaiak dira, baita KURRIKULUMA ere. Hau, lau mailatan sailkatzen ahal dugu, orokorrenetik zehatzenera:
  1. Estatala edo autonomikoa (oinarrizkoa)
  2. Ikastetxekoa/hezkuntza proiektua (orokorra)
  3. Zikloena/ikasle talde bakoitzari egokitua
  4. Indibiduala/ikasle bakoitzari egokitua
Kurrikulumak hiru interpretazio izan ditzake bestalde: EDUKI BEZALA (Aukeraketa bat egiten da eta bertan irakaslearen irizpidea plasmatzen da, ez zaio ikasleen interesei hainbesteko jaramonik egiten eta aukeraketaren atzean zeresan politiko-ekonomiko-kulturala dago), PLANIFIKAZIO BEZALA (Hierarkia bat azpimarratzen dute, hau da, mailakatze bat dago. Edukiak bakarrik ezartzeak baino segurtasun gehiago ematen du planifikazio batek, itxiagoa eta mugatuagoa dagoelako) eta INTERAKZIO BEZALA (Ez da itxia eta ikasleetara/egoeretara moldatzen da, sormenari lekua ematen dio eta ikastetxearen egunerokotasuna ere kontuan hartzen da). Kurrikuluma bestalde, IREKIA (helburu orokorrak soilik planteatzen dira eta ematen diren egoetara egokitzen da) edo ITXIA (aurretik ezarritako helburu, eduki,... zehazki jarraitzen dira). 

Beraz, hau kontuan izanik eta irudiarekin alderatuz, bertan dagoen kurrikuluma eduki bezala izango litzateke, egindako aukeraketan argi ikusten delako irakaslearen irizpidea eta ikaslea bigarren plano batean dagoelako, eta ondorioz, kurrikulum itxia izango litzateke, ezarritako hori zehazki jarraitzen delako. 
                                            


Azterketa eredu hori amaitu dugunean beste zenbait irudi aztertu eta deskribatu ditugu. 

Gaurkoan ikasi dut irudi bat bezalako gauza sinple bati sekulako probetxua ateratzen ahal zaiola eta gainera, blokeo momentuetan euskarri oso lagungarria izan daitekela.



Honekin, amaitu dugu gaurkoz. Bihar saio teoriko bat izango dugu eta aurtengo azken saioa izango da. Beraz, aldaketarik ez badago biharko sarrera ere blog honetako azkenekoa izango da...




Comentarios

Entradas populares de este blog

2019ko otsailak 27, asteazkena. (PEDAGOGOEN AURKEZPENAK)

2019ko apirilak 10, asteazkena. (UNITATE DIDAKTIKOEN AURKEZPENAK)