2019ko maiatzak 8, asteazkena.

KAIXOOO馃専

Gaurkoa Didaktika Orokorra ikasgaiko azkeneko saioa da. Hori dela eta, gaurko saioan lauhilabete honetan emandakoaren laburpentxo bat egingo dugu eta bi bideo ikusi/landuko ditugu. Beraz, ekin diezaiogun!

Hasteko, PARADIGMA DE LOS MONOS bideoa ikusi dugu. Paradigma hitzak, eredu edota adibidea esan nahi du. Bideoan, argi ikusten denez, Tximu guztiak bat banaka igotzen dira platanoa jatera, gainontzekoak uraz bustitzen diren bitartean. Baina, txumuak bigarrengoz eskailerak igotzen hastean, gainontzekoek geldiarazi egiten dute. Hurrengoan, tximuak bat banaka aldatuz joaten dira, txumu "zaharren" ekintzak ikusiz eta errepikatuz. Bideoaren amaieran, tximu guztiak berriak dire arren, tximu zaharren ekintza berdinak zeuzkaten.Kasu honetan, nire ustez, tximuen rola guk hartuko genuke. Tximuen ekintzaren parekidea berriz, gure rutina izango litzateke eta zientzialariak berriz, geure rutina, era batean, kontrolatzen edota eratzen dutenak izango lirateke. Nik bideo honekin atera dudan ondorioa hondorengoa da: normalean, ekintza asko automatikoki egiten ditugu, aurrekoei jarraituz eta inoiz zalantzan jarri gabe. Bideo honekin beraz, egiten ditugun ekintzekiko hausnarketa bat egitera bultzatzen gaitu. Eta, honekin loturik, unetik unera sortzen gabiltzan rutinarekin haustera. Izan ere, behin rutina sortu dugula, horrekin hausteko beldurra areagotuz joaten da, eta bideo honen beste helburuetako bat nire ustez, beldu guri beldur horretaz ohartaraztea da.

  


Bideoare ondotik, hezkuntza sistemaren garapenaren bigarren zatia eman dugu. Ikusi dugunez, Espainiar estatua, hezkuntza mailan besteekiko atzeratuta gelditu zen frankismo garaian. 70.urtean oraindik Frankoren garaia zen, baina ordurako isolamendutik ateratzen hasiak ziren. Isolamendu ekonomikoari aurre egiteko, turismoari ateak ireki zizkioten eta turismoarekin batera, ideia berriak sartzen hasi ziren. Hezkuntzan aurrera egiteko berriz, Ley General de Educaci贸n sortu zuten (LGE, 1970). Bertan, besteak beste, populazio guztiarentzako aukera berdintasuna lortu nahi zen; ideologikoki ireki ziren; ikastetxeen autonomia printzipioa eman zen; irakasleen egorea hobetu zuten... Eredu horrek honako estruktura hau zeukan:


Nahiz eta lege horrek aldaketari ateak ireki, aldaketarik handiena LOGSE-rekin etorri zen, 1990an: integrazioko gelea sortu zen (laguntza bereziak behar zituzten haurrak hezkuntzan barneratzeko), helduen hezkuntzari zegokionez, alfabetizazioa eta etengabeko ikaskuntza martxan jarri zituzten. 14 urte arte, derrigorrezkoa zen eskolara joatea. Urtetik urtera, eta etapatik etapara pasatzeko, guztia gainditua eduki beharra zen. Erlijioa, hautatzeko ikasgaia izatera pasa zen eta autonomia erkidegoak hezkuntza edukietako parte garrantzitsua idazteko aukera zeukaten. Eredua ere berritu zuten, honako hau izanik: HH, LH, DBH. Eta gero, dena gainditurik, Batxilegoa edo Erdi Mailako Lanbide Heziketa egiteko aukera zegoen. Aurrekoa gaindituta ez balego,Programa bereziaak edo Oinarrizko Lanbide Heziketa egiteko aukera izango lukete. Batxilergoa egin ondotik, Unibertsitateko ikasketak egiten ahal zituzten.

LOGSE-ren ondotik, 2006an LOE sortu zuten. Bertan, HH arautu zuten eta Bigarren zikloa doakoa ezaarri zuten. Kurrikulum berriak sortu eta oinarrizko konpetentzia sartu zituzten. 16 urte baino gehiago zeukatenentzat eta DBH gaindituta ez bazuten, eskolaratze osagarriak egin zitzaketen, gutxieneko kualifikazio bat lor zezaten. LH eta DBH-ko maila batean, Hiritartasuna eta Giza Eskubideak izeneko derrigorrezko ikaskaia sartu zuten. Kanpoko Froga Diagnostikoak egiten hasi ziren eta DBH azken mailan, orientatzailea figura garrantzitsua bihurtu zen ikasleen aukeraketan laguntzeko.

Gero, LOMCE egin zuten, 2013an. Bertan, Haur Hezkuntzan izan ezik, gainerako maila guztietan egin zen aldaketaren bat. Lehen Hezkuntzan, haurren ikaskuntzarren jarraipena egiteko bi froga ezarri zituzten: 3.maila, barne-froga bat eta 6.mailan, Gobernuaren bidezko kanpo-froga. DBH, gehienez bi ikasgai gainditu gabe izanda ere lortzeko aukera ezartzen dute, beti ere, bi ikasgai horiek Matematikak eta hizkuntzak ez badira. LOMCE-ren indarra gutxiagotuz joan zen eta oraindik ere indargabetze prozesuan dago.


Hezkuntza Sistemaren laburpen horren ondotik, Bloomen taxonomia gainetik begiratugenuen. Hementxe uzten dizuet gai hau landu genueneko sarrera: 2019-03-20

Azkenik, eta 2018-2019 ikasturtearekin amaitzeko, ondorengo bideoa ikusi eta komentatu dugu:



Bideoa ikusi ondotik ondorio hau atera dut/dugu: Gehiego hurlbildu beharko ginateke haurren mailara. Horrek ordea, ez du esan nahi maila jaitsi behar dugunik, bizik eta, beren pentsamendua ulertu beharra dugula. Horretarako, haurren testuingurua eta egoera ezagutu beharko genituzke eta erabiltzen ditugun baliabideak edota hitzak egokitu.

GURE ESKU DAGO GIZARTEAN ADREILU (muga) GEHIAGO JARRI EDO PARETAK BOTATZEA.

Comentarios

Entradas populares de este blog

2019ko otsailak 27, asteazkena. (PEDAGOGOEN AURKEZPENAK)

2019ko apirilak 10, asteazkena. (UNITATE DIDAKTIKOEN AURKEZPENAK)