2019ko apirilak 3, asteazkena (UNITATE DIDAKTIKOEN AURKEZPENAK)

Egun on guztiei!馃憢

Gaurkoan, atzokoarekin jarraituz, beste bi unitate didaktiko ikusiko ditugu. Horietako bat nik osatu dudan taldearena izan da, eta hau sakonago landuko dut.

1. Lehenengo taldeak, banandutako gurasoen egoeratik abiatuta atera dute gaia/arazo egoera. Bertan helburu bezela, bloomen taxonomian oinarrituta, ezagutzea, ulertzea, aplikatzea, aztertzea, ebaluatzea eta sortzea jarri dituzte.

    Gaia lantzeko jardueretan, besteak beste, haurren jakin-mina pizteko galderak egitea, familia mota ezberdinak aztertzea edota ikasitakoarekin mural bat egitea proposatu dituzte. Guk klasean emozioak lantzeko jarduera egin dugu. Emozio ezberdinak erakusten zituzten irudiak zeuden, eta kartulinak bitan zatituta zeuden. Beraz, emozio erdi bakoitzak bere emozio eta kolore berdineko kartulina aurkitu beharra zuen. Hau guztia Pirritx, Porrotx eta MariMototsen Milakolore abestia jarrita zegoen bitartean egin dugu. Guztiok geure bikotea aurkitzerakoan, binaka geure emozioa antzeztu dugu eta taldekideek zein emozio egiten ari ginen asmatu behar izan dute.


2. Bigarren aurkezpena Zingira taldeak, hau da, Alazne, Andrea, Naiara, Oihane eta nik osatzen dugun taldeak egin dugu. Gure gaia minbizia izan da. Bertan ondorengo arazo egoera suertatu zaigu:  5 urteko gelako haur bati minbizia detektatu diote. Gainerako gelakideak, ondorioz, zer gertatzen den galdetzen hasi dira. Irakasleak (guk) hori abiapuntutzat hartuz helburu bezela, haurrek minbiziaren gaia ezagutzea, gaia normaltasunez hartzea eta salbuespen egoera balitz bezala lantzea ezarri ditu. 

    Testuinguruari dagokionez, balitekeena haurrek gaia gutxi/ez ezagutzea denez, hasieran galderen bidez eta etxekoen eskuhartzeari esker, haurren jakinmina piztea izango da lehenengo jardueretako bat. Gerora hainbat joku, abesti edota ipuinen bidez gaia sakonduz joango dira. 

    Irakasleak proposatutako azken jarduera gaixo dagoen haurrari ongietorri bat prestatzea izango da, ikasi dutena kontuan izanez. Gainera, ongietorriaren ondotik minbizia daukan haurra egunero bi orduz eskolara joaten hasiko da, beraz, bi ordu horiek bere beharretara egokitu beharko dituzte denen artean. Azkenik, haurrei autoebaluazio bat eskainiko zaie ikasitakoaren inguruan balorazio orokor bat egin dezaten. 

     Unitate didaktikoan proposatu ditugun jarduera guztien artean klasean, ipuinaren jarduera egiteko genuen ipuintxoa irakurri dugu, abestiaren lanketa egiteko erabiliko genukeen abestia (bi izar) jarri dugu eta baita ur handitan saioko minbiziaren ataleko zati bat ere. 

     Aurkezpena rol-playing bidez egin dugu (geroago txertatuko dut aurkezpena egiteko sortu genuen gidoia) eta hau amaitzerakoan, geure unitate didaktikoko jardueretan geneukan autoebaluazioaren orria pasa diegu ikaskideei, ondotik denon artean hausnartzeko.

     Aurkezpenaren gidoia eta erabili dugun euskarria txertatuko dizkizuet:





Comentarios

Entradas populares de este blog

2019ko apirilak 10, asteazkena. (UNITATE DIDAKTIKOEN AURKEZPENAK)

2019ko otsailak 26, asteartea. (PEDAGOGOEN AURKEZPENAK)

2019ko martxoak 20, asteazkena.