2019ko apirilak 2, asteartea (UNITATE DIDAKTIKOEN AURKEZPENAK)
KAIXO!
Gaurko saioan unitate didaktikoen aurkezpenak egin ditugu. Oraingoan ere, talde bakoitzak bere aurkezpena egin ostean, "Austinen tximeleta" teknika erabiliz geure balorazioa egin diegu, ondo egindakoa eta hobetzen ahalko luketena esanez, beti ere, modu konstruktiboan.
Sarrera honetan beraz, labur-labur talde bakoitzaren unitate didaktikoaren nondik norakoak erakutsiko dizkizuet. Has gaitezen:
1. Lehenengo taldearen gaia Bullying-a izan da. 5-6 urteko haur batek alström sindromea daukala-eta, bere ikaskideek baztertu egiten dutela izan da arazoa. Helburuak berriz, berdintasuna, intergrazioa eta errespetua, partekatzea eta laguntza, enpatia eta norbera onartzea izan dira.
Aurkezpena amaitu ondoren, taldeari bi jarduera proposatu dizkigute. Lehenengoa puxiken jokoa izan da, non taldeka jarri eta txandaka pertsona bati denok batera puxikekin jo diogun. Horrekin, erdian zegoenak bullying-a jasaten duen haurrarekiko enpatia/ haurraren lekuan jartzea lortu nahi izan dute. Bigarren jarduera galdetegi bat izan da. Bertan, hainbat egoera ikusi ditugu eta ea bullying kasuak diren ala ez aztertu dugu. Ikusi dugunez, gehienak izaten ahal dira bullying kasuak, baina hori horrela izan dadin gertakariak prozesu bat bihurtu beharko lirateke, hau da, bullyinng-a ez da egun batean bakarrik gertatzen den gauza, egoera jakin batzuen prozesua baizik.
Bullying-a bullying izan dadin, hiru ezaugarri eman behar dira: konstantea izatea, beti bertsona berari egitea eta beti pertsona/talde berdinak egitea.
2. Bigarren taldeak, Esfinterraren kontrolaren inguruko unitate didaktikoa egin du. Haurrak haur-hezkuntza (0-6) etapan daudenean bizitzen duten prozesu bat da hau eta unitatate didaktiko hau planteatzerakoan ezarri dituzten helburuak ondorengo hauek izan dira: bakoitzak bere gorputza ezagutzea, komunera joateko beharra identifikatzea, ongizate fisiko eta emozionaleko jarrerak lantzea, autonomia sustatzeaa eta ohiturak barneratzea.
Unitate didaktikoan proposatu dituzten jardueren artean, abesti baten lanketa zegoen eta jarduera hau klasean praktikara eraman dugu. Abestia beraiek asmatu dute, doinu ezagun batekin. Ikaskide guztiak gelaren erdian jarri gara eta abestia kantatu eta dantzatu dugu. Horrela, komunera joateko prozesua jarduera dibertigarria bihurtu dute, haur batzuentzat fase gogorra izaten baita. Hona hemen abestiaren letra:
“Goazen komunera pixa egitera,
agian kaka ere aterako da horrela.
Itsatsi ipurdi hori komunean, egin indarra eta hustu barneak.
Papera zatitu, goazen atzera,
zulotxo guztia garbi-garbi uztera.
Orain igo galtzak, garbitu ondo hatzak,
lehortu eskuak, jarraitu jolasa.”
Aurkezpenak eta balorazioak amaitu ondoren, aurrekoan aurkeztutako pedagogoekin bateratu ditugu. Ikusi dugu gaurko bi egoerek gurasoen parte-hartzea eskatzen dutela (Freinet, Waldorf eta Sumerhill eskolak). Gainera, ikusi genituen pedagogo guztien azpimarratzen zuten antzera, talde hauek ere haurraren askatasuna azpimarratzen zuten. Gainera, elkarlana ere landu dute, eta horren barruan, errespetua, eskola eta gizartearen arteko interakzioa (Dewey, Freire, Freinet, Decroly, Waldorf eta Sumerhill eskolak). Bestalde, bi gaiak haurren interes eta beharretatik abiatuta aukeratuak izan dira, Barbiana eskolan egiten zuten antzera. Azkenik, bereziki bigarren taldeari zuzenduta, komunera joatearen gaia naturaltasunez lantzea proposatzen zuten, Pestalozziren, Waldorf- eta Sumerhill-eskolen antzera.
Hauxe izan da gaurkoa, bihar beste bi unitate didaktiko ikusiko ditugu. Eskerrik asko eta bihar arte!!
Comentarios
Publicar un comentario